GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Iñaki Mendiguren, argia

Desmond tutu

Berriz haur izaterik banu eta galdetuko bazenit «Nor izan nahiko zenuke nagusitzean?», zalantzarik gabe erantzungo nizuke: Desmond Tutu! Oso erakargarria eta eredugarria gertatzen zait: ausarta, zuzentasunaren sen zorrotzekoa, erradikala (arazoen sustraietara joaten dena), zapalduekin konprometitua, (...) lau seme-alaben aita, alaia eta umoretsua...

(...) Afrikan homofobia oraindik ere indartsu eta zabaldua dagoenean, iritzi askoren aurka ozen hitz egin izan du 81 urteko gazte honek gay eta lesbianak Elizan eta gizartean besoak zabalik hartu beharraz.

Galdetuko bazenit «Nor gonbidatuo zenuke aurtengo Gabonetan mahaira?», badakizu zer erantzungo nizukeen. «Eta zergatik?» Ba, Euskal Herriaren une historiko honetan lagungarri izango litzaigukeelako «desmond tutu» bat hemen. Gainera, ez ahaztu hil honen 10ean berari eman ziotela Unesco-Bilbo saria. Eta bake-mahairaino ezin badugu lider hau ekarri, gutxienez eskatu Olentzerori, labetik atera berri-berria, haren liburu eder bat opari: Dios no es cristiano. Y otras provocaciones (...).

Irakurle, Eguberri on, eta Urte Berriari ongietorria emon!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo