Egun batzuetako atzerapenarekin, baina azkenean Laudiora itzuli da berriz Aitor Kortazar, espetxean azkeneko bederatzi urteak igaro ostean. Senide eta lagunek ez zuten herrian itxoin; autobideko ordainlekura hurbildu ziren, bertan emateko lehenengo besarkadak eta lore sortak, irudiak erakusten duenez.