GARA > Idatzia > Euskal Herria

Preso eta iheslarien aldeko bertso saioa Oiartzunen igandean, Etxeratek antolatuta

GARA | DONOSTIA

Urtero bezala, Etxeratek euskal preso eta iheslarienganako elkartasuna oinarri duen bertso saioa antolatu du. Igandean izango da, 17.00etan Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, eta bertan arituko dira Amets Arzallus, Julio Soto, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Hodei Barroso, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Igor Elorza. Gai jartzailea, berriz, Unai Elizasu izango da.

Sarrerak aurrez eros daitezke, 12 euroan, honako leku hauetan: Irun (Hazia taberna), Hendaia (Kanttu ostatua), Lesaka (Arranoa), Errenteria (Arkaitza eta Landare), Lezo (Tiñelu), Donostia (Hontza eta Herria), Hernani (Garin eta Aralar), Villabona (Iratzar), Tolosa (Raku), Pasaia (Herriko taberna), Oiartzun (ohiko lekuak).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo