GARA > Idatzia > Kultura

«Zuzenean» egindako argazkiak musikarien sentimenduak jasotzeko

Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiaren baitan Gazteszenak argazki erakusketa bat estreinatuko du, non nazioarteko musikariak ikus daitezkeen, eta irudietan jasotako keinuei esker, kasik entzun ere bai. Juan G. Andresek, «El humilde fotero del pánico» ezizenaren atzean ezkutatzen den kazetariak, kamera hartu eta 2006az geroztik izan den kontzertuetan argazkiak atera ditu. Orain arte lortutako dokumentuen hautaketa dugu honakoa.

p036_f03.jpg

Nagore BELASTEGI | DONOSTIA

Ofizioz kazetaria bada ere, afizioz argazkilaria da Juan G. Andres, eta azken urteetan egindako lana uztartuz erakusketa egin du Gazteszenan -Egiako Kultur Etxean- Dock of the Bay Nazioarteko Musika Dokumentalen Jaialdiaren baitan. Datorren astelehenetik urtarrilaren 31ra arte izango dira ikusgai kazetariaren irudiak.

Guztira, 40 dira «Zuzenean» erakusketa osatzen duten irudiak. Aukeraketa lan gogor baten emaitza dira horiek, Juan G. Andresek milaka baititu gordeta bere artxiboetan. «Gehien gustatzen zaizkidanak aukeratu ditut, baina irudiak anitzak izaten ere saiatu naiz. Gitarra-jotzaileek dute indar handiena, baina baditut bateria-jotzaileak, rock argazkilaritzan ahaztuenak, edo biolin-joleak, adibidez».

Irudiak 2006 eta 2012 bitartean ateratakoak dira, gehienak Donostia inguruan izandako kontzertuetan. Oro har, une deigarriak jasotzen ditu, keinuak, baina badaude beste argazki batzuk indar berezirik izan ez arren, deigarriak direnak. «Bob Dylanenak ez du gehiegi esaten, baina barrez ari da eta hori jada harrigarria da», bota zuen bere aukeraketaren zergatia azaldu nahian.

Kazetariarentzat pentsaezina da kontzertu batera argazki kamerarik gabe joatea. Amorrua ematen dio argazkiak ateratzeko baimenik lortzen ez duenean edo argiak egokiak ez direnean. «Le Bukowski da nire lokalik gustukoena eta bertakoen laguna egin naiz. Esaten diet ea argi zuriagoa jarri dezaketen pixkatean, bestela argazki guztiak magentak ateratzen zaizkit», aipatu zuen.

Nolanahi ere, badira bi kontzertu argazkirik lortu ez zuena. Bata, Tom Waitsena. Bere musikaririk gustukoena da eta musikaz gozatu nahian ez zuen argazkirik atera. Orain damututa dago. Bestea, Neil Youngena, bidaian zegoela-eta ezin izan zuen kontzertura joan.

Blogari aditua

Kontzertuetako argazkiak ateratzen hasi zenean blog bat idazten hasi zen bere Interneteko ezizenarekin, «El humilde fotero del panico» -«kazetariok argazkilariei `fotero' deitzen diegulako aukeratu nuen izen hori, eta era berean `El fotografo del pánico' filma gogora ekarri nahi nuen»-. Orain arte bertan jarri izan ditu ateratzen zituen argazki guztiak, ez bakarrik musikaren ingurukoak, baita egunerokotasunean ateratzen zituenak ere. «Orain bloga itxiko dut eta webgune bat egingo dut, profesionalagoa», azaldu zuen, gaur-gaurkoz argazkilari profesionala izateko asmorik ez badu ere.

Lehenik kazetaria dela argi utzi zuen, eta argi ikusten da hori bere blogean zein erakusketan. Izan ere, askotan kontzertuetara lanetik joan izan da, kronika egin behar zuelako, eta horien zati bat erabili du erakusketako argazki oinak idazteko. Hala ere, kronikarik ez duten argazkiei ere oina idatzi die espresuki, ikusleak zehazki jakin dezan une horretan zer gertatzen ari zen. «Nahi dudana da ikusleak sentitzea kontzertu hartan sentitu genuena», adierazi zuen kazetariak.

Erakusketan ikus daitezkeen irudi gehienetan nazioarteko musikariak ageri dira, baina bertakoak ere oso kutunak ditu. Bigarren erakusketa bat balego, talde donostiarrekin besterik ez lukeela osatuko aitortu zuen, askotan kliskagailua zapaltzean bilatzen duen sentimendu hori gertukoekin aurkitzen duelako.

Horretaz aparte, «jauzi perfektuaren bila» jarraitzen du, hori baita ikuskizunetan atentzioa gehien ematen dion keinua.

De muestra a Festival Internacional

Dock of the Bay se estrena en 2013 como festival internacional, después de cinco años de funcionamiento como muestra de documentales musicales. Por eso, el número de proyecciones es mayor que en ediciones anteriores y tomarán los cines Trueba y el Teatro Principal. El festival arrancará el lunes y contará con una sección oficial a concurso con premios para los mejores largometrajes y cortometrajes. Estos filmes podrán verse en los Trueba, mientras que el Teatro Principal acogerá la sección de muestra, cuya entrada será de 7 euros. También se han programado proyecciones paralelas en la sede de la Fnac y en las diferentes casas de cultura de la ciudad como Okendo, Lugaritz, Egia, Intxaurrondo o Tomasene, donde todas las proyecciones serán gratuitas.

Junto a la parte cinematográfica, el festival incluye la exposición fotográfica «Zuzenean», conciertos de los grupos Parade y Capsula en el Teatro Principal el 12 de enero, así como una fiesta que tendrá lugar el 11 de enero en Le Bukowski. N.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo