GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Anjel Lertxundi, 2012/1/3

Basatia

Obama hari mehe-mehe baten gainean txerpolari zebilen bitartean noiz eroriko amildegitik hondo beltzera, Ratzingerrek, tronuan eserita, kapitalismo basatia kondenatu du. Ez kapitalismoa bere osoan, basatia baizik. Salbaia baino ez. Logika horren haritik, pentsatu behar genuke badagoela kapitalismo zibilizatu eta ondo hezi bat. Baina historiak aratz demostratzen du: kapitalismoa beste erremediorik ez duenean da zibilizatua; basatia izateko baldintza historikoak falta zaizkionean; kontrol sozialak uzten ez dioenean basatia izaten. Begiratzen bazaio historiari, kontsultatzen bada azken bi mendeotako hemeroteka, libre utzi zaion garaietan, nahi duena egiten utzi dioten tokietan, kapitalismoa beti izan da harrapari, gupidagabe, oro jale, hondamendia utziz harrapakinen ordainetan.

Kapitalismoak ez omen du arimarik. Ratzingerrek, teologoa baita, propioagoa zuen, besterik gabe, kapitalismoaren arima falta salatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo