CANen aferagatik erantzukizunak eskatu ditu ezker abertzaleak
CAN Nafarroako Kutxaren aferan izandako azken gertakarien ostean, erantzukizunak eskatu behar direla nabarmendu zuen atzo ezker abertzaleak. Aurrezki kutxaren zuzendaritza desegin eta fundazioaren buruan arituko den batzordea isilpean hautatzeagatik hitz gogorrak jaurti zituzten Yolanda Barcinaren aurka. PSNren jarrera ere gogor kritikatu zuten, alderdi honek behin eta berriko Parlamentuan ikerketa batzorde bat osatzeko trabak jarri dituelako.
Martxelo DIAZ | IRUÑEA
Nafarroako Aurrezki Kutxaren (CAN) aferan izandako azken gertakaria -Gobernuko presidente Yolanda Barcinak aurrerantzerako fundazioaren zuzendaritza ezkutuan izendatzea- gaitzesteko hitz gogorrak izan zituzten atzo ezker abertzaleko eledun Maitane Intxaurragak eta Txelui Morenok.
«Nafarroak ez du merezi gezurretan ari den Gobernu bat. Herritarron borondate eta gehiengo politikoaren aurka ari den Gobernurik ez dugu merezi. CANen inguruko ikerketa sakon bat eta erantzukizunak exijitzeko garaia heldu da. Aldaketarako unea iritsi da eta horrek denon ekarpena eskatzen du. Geestiorako gardentasuna eta zintzotasuna funtsezkoak izango dira. Ezker abertzalea prest dago», nabarmendu zuten Intxaurragak eta Morenok. «Hiru egun nahikoa izan dira Barcinaren Gobernuarendako 2013ko lehen kazikada egiteko», salatu zuten, 2012. urtea ere Parlamentuak langile publikoen soldatari buruz agindutakoari muzin eginez amaitu zuela gogora ekarri ondoren.
Horretaz gain, ezker abertzaleko bi eledunek Barcinak «argitzeko gauza asko» dituela gaineratu zuten. «Zertarako berritu ziren duela bi hilabete CANeko Kontseilu Nagusia eta Administrazio Kontseilua, gero desegiteko? Zein izan da ezertarako balio izan ez duten bi organu hauen eratze prozesuaren kostu ekonomikoa?», galdetu zuten.
«Bat-bateko Barcinaren esku hartze honek ez du ezer onik iragartzen. Ezker abertzalean urteak daramatzagu CANeko estatutuen izaera antidemokratikoa salatzen eta, beraz, gobernu organuen legitimitate eza, nafar gizartearen ordezkaritza politikoaren zati handi bat baztertu izan baita. Baina oraingoan asaldatu egin gaitu UPNk bere tranpa bera ere `tranpeatu' izanak. Zertarako egin du hau guztia Barcinak? Ez du ematen hamar urtetan aitzindari izatetik desagertzera pasatu den CANen aferaren gainean argitasun apur bat jartzeko denik», gaineratu zuten.
Barcinak berak CAN entitate pribatua zela esan zuela oroitarazi zuten. «Eta Gobernuak bere erabakietan gutxi zuela esateko, hori bai, argi utziz berak dietak `legeak aginduta' kobratzen zituela. Eta orain, adar-jotzearekin jarraituz, instantzia politiko batek, Nafarroako Gobernuak, gutxiengoan dagoen Gobernuak, estatutuen arabera aukeratutako gobernu organuak desegitea erabaki du», azaldu zuten.
Gauzak horrela, ezinbestekotzat jotzen dute CANekin gertatu dena ikertzeko Parlamentuan batzorde bat sortzea, bertan Nafarroako jendartea islatzen delako. PSNk ekimen hori behin eta berriz oztopatu izana gogor kritikatu zuten ezker abertzaleko eledunek. «Beste helburu batzuk ezkutatzen dituzte maniobra honen atzean, gertatu den guzia estaltzeko maniobra berri bat da». Azkenik, PSNri zuzendu zitzaizkion: «Noiz arte jarraituko du PSNk Barcinari nahi duena egiten uzten? Noiz arte segituko du hitzez bai baina ekintzez ezer ere egin gabe? Noiz hautsiko du UPNra lotzen duen zilbor-hestea?
La asociación de consumidores y contribuyentes Kontuz destacó que el nombramiento de la gestora que pilotará la transición de CAN de entidad financiera a fundación permitirá a sus integrantes que «entre otras cosas, saquen a la luz las actas de las supuestas reuniones de la Comisión Permanente de la Junta de Entidades Fundadoras, por las que Yolanda Barcina, Miguel Sanz, Álvaro Miranda y Enrique Maya cobraron suculentas dietas opacas».
Tras destacar que con el nombramiento de la gestora, «la CAN vuelve formalmente al ámbito de lo público, esfera legal que jamás debió abandonar», Kontuz reclama también a sus miembros que aclaren, entre otras cuestiones, qué pagos hizo la caja al bufete de José Antonio Asiáin y «la pérdida de 1.000 millones de euros en valor patrimonial, los tratos de favor a personas cercanas al poder, la megalómana deriva de la política de expansión», así como el nombramiento de Sanz al frente de Bodegas Sarria o el caso Pejenaute.
Kontuz se dirige también a Barcina, a quien califica de corresponsable de lo sucedido en CAN durante sus etapas al frente del Ayuntamiento de Iruñea y el Gobierno navarro, para reclamarle, «si le queda un ápice de dignidad», que no hurte a la ciudadanía navarra la posibilidad de poder saber qué ha sucedido con esta entidad financiera.
«Ya no puede invocar la excusa de que CAN es una entidad privada», señala Kontuz a Yolanda Barcina, instándole a «decidir si se suma al resto de roedores que temen el naufragio o emula patrón del `Titanic', asumiendo el riesgo de hundirse con el barco. GARA