GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Ushuaia atzean utzi eta Antartika bidean da Acero

Kepa Acero eta Unai Basurko Antartikako urautsien bila abiatu dira belaontzian.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

«Pakea Bizkaia» belaontzian igaro zuten Gabon zahar gaua Kepa Acero eta Unai Basurko bizkaitarrek. Urtea hastearekin batera ordea, esku artean duten abentura berriari ekin diote.

Helburua Antartikako ur izoztuetan barna nabigatu eta inguru haietan izan daitezkeen urautsiak aurkitu eta horietan surf egitea da.

Joan den ostiralean abiatu ziren Ushuaiatik. Hornos lurmuturra igaro, Drake itsasartea gurutzatu eta Antartikarako bidea hartuko dute.

Urautsiak non aurki ditzaketen jakiteko mapak goitik behera behatzen jardun da Kepa, baina zorioneko laguntza ere jaso du. Izan ere. Chris Malloi, Antartikan surf egin duen surflari bakanetakoak zenbait urautsiren koordenatu zehatzak igorri dizkio. Hori ez da ohikoa, soilik masifikatuko ez diren lekuen kasuetan gertatzen da leku berrien koordenatuak ematea.

Beraz, baldintza klimatiko egokiak badira, Kepa Antartikan surf egiten ikusiko dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo