GARA > Idatzia > Kultura

HONDARRIBIA

Judas Arrietak areto berria zabaldu du bakailao-denda zahar batean

Judas Arrieta artista hondarribiarrak estudio eta erakusketarako areto berri bat egokitu du bere herriko bakailao-denda zahar batean. Lokala lau hilabetez egongo da zabalik: abenduan ireki zen eta martxora arte egongo da irekita. Artistak berak azaldu zuenez, bere ibilbidearen 20. urteurrenaren harira ireki du lokala, eta bertan, bere bide artistikoan egin dituen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira. Arrietak 1993an parte hartu zuen bere estreinako erakusketa kolektiboan, eta ordutik, bere lanak mundu osoan zehar ibili dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo