GARA > Idatzia > Kultura

Harkaitz Canok zabalduko du gaur «Txokolatea eta bizkotxoak» ekimena

GARA | BILBO

Gernikako «Kafea eta galletak» izeneko ekimenean oinarrituta, Bilbon «Txokolatea eta bizkotxoak» abiatuko dute gaur arratsaldean. Hilean behin izango da, asteartez, Barrenkaleko Modesto tabernan, 19.30ean hasita.

«Gernikan egiten duten ekimena musikaren inguruan da batik bat. `Txokolatea eta bizkotxoak' horretan oinarrituta eta inspiratuta dago, baina mugak zabaldu nahi ditu. Ez da soilik musika mundura lerratuko eta kulturaren adar guztietako sortzaileak ekartzen ahaleginduko gara. Musika, literatura, artea, bertsogintza, dantza, zinema....», azaldu zuen Goizalde Landabasok, Ane Zabala eta Fernando Perezekin batera ekimen honen bultzatzaile denak.

Lehenengo gonbidatua Harkaitz Cano izango da, eta «Memoriaren musika» gaiaz hitz egingo du. «Bere memoriak gordetzen dituen kantuak, doinuak kontatuko dizkigu eta entzungo ditugu». Otsailaren 3an, berriz, Hedoi Etxarterekin «Sinplistak» bere poema liburuaz eta musikaz ere arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo