GARA > Idatzia > Kultura

Jokin Zaitegi lehiaketan argitu da Mo Yan-en ipuin bilduma nork euskaratu

GARA | DONOSTIA

Aiora Jaka eta Maialen Marin itzultzaileek irabazi dute Literaturako Nobel saridunen lanak euskaratzeko Jokin Zaitegi lehiaketa. Aurkezturiko hogeita hiru lanen artean hautatu du bi donostiar hauek egindakoa Rafa Egiguren, Miren Ibarluzea eta Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak. Aho batez hartu dute erabakia alde batetik, jatorrizko testuari ondoen lotzen zitzaion lana delako, eta bestetik, euskaraz ondoen funtzionatzen zuena delako.

Hortaz, AEDk eta Elkarrek, Kutxaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa irabazi dutenez, iaz Nobel Saridun suertatu zen Mo Yan idazle txinatarraren ipuin bilduma bat itzultzeko lana egokitu zaie. Behin-behineko izenburua hautatu du Elkar argitaletxeak; "Nagusia gero eta umoretsuago dago" urte hau amaitu baino lehen argitaratuko duela iragarri du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo