GARA > Idatzia > Kultura

Dan Brown Danteren kontakizunetan murgilduko da nobela berrian

GARA | DONOSTIA

Dan Brownek, «The Da Vinci Code» liburu ospetsuaren idazleak, Danteren «Jainko Komedia» poema epikoan oinarritutako «Inferno» nobela kaleratuko du maiatzean, Doubleday argitaletxeak atzo iragarritakoaren arabera. Lehenengo Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan jarriko dute salgai eta ingelesez ez beste hizkuntzetan irakurri ahal izateko hilabete batzuk gehiago itxaron beharko dugu.

«The Da Vinci Code» best-seller-aren antzerako eskemari jarraituko dio kontakizunak. Irakurleak Robert Langdon irakaslearen pausoen atzetik ibiliko da, kode, ikur eta ezkutuko igarobideetan zehar planteatzen den misterio historikoa argitzeko ahaleginean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo