GARA > Idatzia > Mundua

Kaxmirren tentsioa murrizteko akordioa lortu dute Indiak eta Pakistanek

Kaxmirren tentsioa murrizteko akordioa lortu dute Indiako eta Pakistango armadek. Antza, bi armadetako buruek hamar minutuz hitz egin zuten telefonoz, elkarri su-etena errespetatzeko aginduak emateko.

p023_f02.jpg

GARA | ISLAMABAD

India eta Pakistanen artean zatitua, Kaxmir bi herrialdeen arteko tentsiogune izan ohi da, nahiz eta 2003tik su-etena indarrean egon. Urtarrilaren 6tik, bost soldadu -Indiako bi eta Pakistaneko hiru- hil dira zatiketarekin inposatutako mugan. Azkena, Pakistangoa, asteartean hil zen. Kundi izeneko eremuan gertatu zen erasoa, 22.00ak aldera. Pakistango Armadak Indiakoari azalpenak eskatu zizkion bere indar armatuei tiro egiteagatik.

Bien bitartean, Indiako lehen ministroak, Manmohan Singhek, hilaren 8ko erasoaren erantzuleak epaitzeko eskatu zion Islamabadi. Egun horretan, Delhiren esanetan, soldadu pakistandarrek muga zeharkatu eta bi soldadu hil zituzten. Horietako bati burua moztu eta eurekin eraman zuten.

Gertaera horrek Indiaren eta Pakistanen arteko gatazka areagotu, eta kezka bizia sorrarazi zuen eremuan. Bi herrialdeak bonba atomikoaren jabe direla aintzat hartu behar da.

Gauzak horrela, asteazken gauean bi armadetako buruek tentsioa murrizteko akordioa lortu zuten.

«Bi aldeetako operazio militarren arduradunek -2003an ezarritakoak- kontrol lerroan gatazka ez areagotzea erabaki dute. Hamar minutuz hitz egin dute telefonoz. Pakistango buru militarrak adierazi duenez, jada aginduak eman dizkie bere soldaduei su-etena errespetatzeko», azaldu zuen Jagdip Dahiyak, Indiako Armadaren bozeramaileak. «Guk beti errespetatu dugu su-etena. Gure ekintza militarrak erantzun hutsak izan dira. Ez dugu inoiz 2003ko su-etena urratu», nabarmendu zuen. Ez zuen besterik zehaztu Indiako Vinod Bhatia teniente jeneralaren eta Pakistango Ashfaq Nadim jeneralaren arteko elkarrizketaz.

Pakistango Kanpo Harremanetarako ministro Hina Rabbani Kharrek Indiarekin «ministerio-mailako» elkarrizketa eskatu zuen New Yorken. «Arazoak konpontzeko bidea elkarrizketa dela pentsatzen jarraitzen dugu eta horretarako prest gaude. Pakistanek su-etena errespetatzeko konpromisoa hartu zuen 2003an», esan zuen.

elkarrizketa

Pakistango Kanpo Harremanetarako ministroak, Hina Rabbanik, iraganeko «tirabirak» alde batera uzteko eskatu zuen. Bere hitzetan, elkarrizketak bi herrialdeen arteko «etsaitasun»-aren gainetik egon behar du.

El líder religioso Tahir ul-Qadri llama a sus seguidores a poner fin a la sentada en Islamabad

El líder religioso paquistaní y exdiputado entre 2002 y 2004, Tahir ul-Qadri, que en diciembre regresó a Pakistán de su exilio voluntario en Canadá, hizo ayer un llamamiento a sus partidarios para poner fin a la multitudinaria sentada que desde el lunes paralizaba el centro de Islamabad. El domingo salió de Lahore, a 400 kilómetros, acompañado por cientos de autobuses repletos de seguidores para tomar la capital.

«Hoy -por ayer- es el último día de la sentada... La situación no me permite agobiar más a toda esta gente, jóvenes, niños y mujeres», declaró Ul-Qadri, que instó al Gobierno a negociar para poner en marcha reformas ante la cercanía de las elecciones previstas para primavera.

Líder de la organización musulmana Minhaj ul Quran (La vía del Coran), pide que el Ejército y el Tribunal Supremo se involucren en la designación de un Gobierno de transición que gestione los asuntos del país entre las elecciones y la entrada en funciones de la nueva Administración.

Pero el Ejecutivo y los partidos de oposición defienden que la intervención de estas dos instituciones violaría la Constitución de Pakistán, país donde los golpes de Estado son habituales, al tiempo que acusan a Ul-Qadri de querer poner la alfombra roja al Ejército. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo