GARA > Idatzia > Mundua

Aljeria

Gas plantari eraso egin zion talde jihadistak laguntza jaso zuen Libiatik

Aljeriako gas plantari eraso egin eta ehunka lagun bahitu zituen talde islamistak ziurrenik Libiatik laguntza logistikoa jaso zuen, talde islamista libiarrek onartu dutenez. Informazio iturri anonimo honek ez du zehazten zer-nolako laguntza izan zitekeen. Nabarmentzen dute ez dutela erakunde-loturarik Aljerian ekintza egin zuen taldearekin -«Odolez sinatzen dutenak»-, baina onartu dute komunikabideekin harremanetan jartzen lagundu ziotela. TSA webgune aljeriarrak ere, segurtasun iturriak aipatuz, bahitzaileak Libiatik ibilgailu libiar ofizialetan sartu zirela dio. Beste komunikabide batzuek diotenez, erabilitako armak ere Libiatik iritsi ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo