GARA > Idatzia > Kultura

Euskaltzaindiak «Txillardegi» izeneko katedra sortzea proposatu du

p044_f02_2.jpg

GARA | DONOSTIA

Urtero bezala, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen atzo Donostian, 2012. urtean zehar hil diren euskaltzainak omentzeko. Kasu honetan hiru izan ziren: Josu Arenaza, Karmele Esnal eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. Hiru euskaltzainen inguruko txostenak irakurtzeaz gain, Joxe Austin Arrietak hitza hartu zuen bereziki iazko urtarrilaren 14an zendu zen Txillardegiren lana goraipatzeko, «Euskara Batuaren `aita'» izateaz gain, zentzu askotan aitzindari izan zelako. «Abertzale sortu berria frankismo garaian, pentsamendu askeko sozialista, Iparralderen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa eta bide berrien bilatzaile nekaezina». Bere lan hori bizirik manten dadin eta «merezi duen esker ona» emateko «Txillardegi» izeneko katedra, proiektu edo ikerkuntza-zentro bat eratzea proposatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo