ZukGua prozesua ezagutarazteko harreman bira egin dute gazteek
ZukGua prozesuko zenbait gaztek Euskal Herriko eragile ugarirekin elkartzeko harreman bira egin dute azken hilabeteetan. Batzar horietan, prozesu eratzailearen berri eman diete askotariko erakundeei, eta etorkizunerako aliantza edo lankidetza posibleak aztertu dituzte elkarrekin. Hurrengo asteetan eragile gehiagorekin batzartzen jarraituko dute.
GARA | BILBO
Gazte erakunde berria sortzea helburu duen ZukGua prozesua azken txanpara iritsi da. Datorren martxoaren 2an erakundearen aurkezpen ofiziala egingo dela jakinda, azken hilabeteetan gazte mugimenduko zenbait kide harreman bira egin dute, Euskal Herriko eragile ugarirekin biltzeko. Sindikatuak, hainbat alderditako gazte erakundeak, plataformak... horiekin guztiekin batu dira gazteak, ZukGuaren nondik norakoen berri emateko, eta, bide batez, etorkizunean izan daitezkeen lankidetzez hausnartzeko eta hitz egiteko.
Herrialdeko hamar bat eragilerekin batu dira oraingoz, eta adierazi dutenez, Kongresura iritsi aurretik beste zenbait zita izango dituzte. Nazioartean ere kontaktuak izan dituzte, bereziki Eskandinavia aldean (Oslo, Stockholm, Helsinki edo Kopenhage), baina baita gertuago ere, Erroman eta Madrilen, adibidez.
Arlo nazionalean, aipatzekoak dira bestelako gazte erakundeekin izandako harremanak. Esaterako, EGIrekin hitzordua izan zuten Sabin Etxean. Batzar horretan ziklo politiko berrian gaudela onartu zuten bi erakundeek, ziklo honek zabaltzen dituen aukerak aprobetxatu behar direla nabarmenduta. Hau da, nazioaren burujabetzan, edo, termino klasikoak erabiliz, «nazio eraikuntzan» aurrerapauso bateratuak eman behar direla adostu zuten.
EAko gazteekin ere puntu komunak aurkitu zituzten. Kasu honetan, subiranotasunaren gaiari arlo sozialean egin beharreko «erroko aldaketa» gehitu zitzaion analisia egiteko orduan. Ardatz sozial hori goitik behera aldatzeko beharra ere gai nagusi izan zen Gazte Komunistekin izandako kontaktuetan.
Sindikatuek ere bere espazioa izan dute harreman bira honetan. ESK, CGT, CNT eta EHNErekin batzartu dira ZukGuako kideak. Horietako batzuekin bazuten harremana lehendik ere, baina besteekin lehendabiziko aldiz bildu dira, «emaitza bikainekin». Sistema kapitalista krisi larrian dagoela ondorioztatu dute sindikatu guztiek, eta errotik aldatzeko mobilizazioak izan behar duen pisua nabarmendu. Bide horretan, borroka sozialean izan behar diren gatazketan lankidetzan jarduteko proposamena egin zuten bi aldeek.
Horiez gain, bestelako eragile eta elkarte sozialekin batu dira hilabete hauetan. Joxemi Zumalabe Fundazioarekin militantzia kultural eta borroka moldeen inguruan sakon mintzatu ziren. Tresna berriak sortzeko proposamena ere agertu zen. Stop Etxe Kaleratzeak! elkartearekin ere harremana izan dute. Jabetza pribatuak gaur egun daukan pisuaren gainean solastatu ziren, bankuek bide horren eraikuntzan izan duten papera aintzat hartuta. Ondorio nagusi batean ados agertu ziren batzuk eta besteak; hain zuzen, auzi horren irtenbideak kolektiboa izan behar duela.
Eskandinavian zehar
Gure mugetatik harago ere izan dute ZukGuaren berri. Gazte ordezkaritzak bereziki ipar Europan zehar ibili dira bidaian, hango prozesuak eta egoera ezagutzeko, eta erabilgarriak diren ideiak Euskal Herrira ekartzeko. Urria eta azaroa artean izan zituzten kontaktu horiek. Lehena Oslon izan zen, Redt alderdi ezkertiarreko gazteekin. Gazteak adierazi zutenez, harrituta geratu ziren ipar europarrak duten informazio mordoarekin. Alderdi Sozialistako kideekin ere harremanak izan dituzte; «jarrera positibo eta eraikitzailea» izan zuten horiek.
Stockholmera jo zuten gero. Ung Vaster alderdiko gazteekin izan ziren. Batzarrak izateaz gain, Suediako kazetariekin ere elkarrizketatu ziren.
Hurrena, Finlandiara jo zuten gazteek. Helsinkin, VANU alderdi ezkertiarreko gazteekin batu ziren. Esperientzia «bereziki aberasgarria» izan zen, egun horietan udal hauteskundeak zirelako herrialdean, eta VANUko zenbait gazte hauteskunde zerrendetan zeuden.
Bidaia Kopenhagen amaitu zuten. Han gazte erakundeekin batzartzeaz gain, anti-inperialismoaren gaineko konferentzia batean parte hartu zuten.
Europako hegoaldera itzuliz, azaroan Erroman izan ziren. Herrialde Katalanetako Endavant gazte erakundearekin batera, Onda Rossa irrati librean elkarrizketatu zituzten. Ondoren, La Sapienza unibertsitatean hitzaldia eman zuten.
Estatu espainolean ere mugimenduak izan dira. Madrilgo Unibertsitateko Zientzia Politikoen fakultatean hitzaldia eman zuten, Sabino Cuadra parlamentariarekin eta Jaime Pastor UNEDeko irakaslearekin.
Gazte antolakundeekin (EGI, Gazte Komunistak), sindikatuekin (CGT, CNT, EHNE, ESK) eta bestelako eragileekin (Stop Desahucios!, Joxemi Zumalabe fundazioa) batzartu dira gazteak hilabete hauetan zehar.
El festival Gazte Danbada reunirá a los jóvenes del 29 de marzo al 1 de abril en Urduña con el objetivo de celebrar el fin del proceso Zukgua, en el que se ha impulsado la creación de una nueva organización juvenil.
«Estamos creando la organización juvenil entre cientos de jóvenes y siguiendo esa línea, el festival también se preparará utilizando el auzolan y la participación. Consumiremos productos de la localidad o de la comarca para impulsar la soberanía alimentaria y, siguiendo la filosofía basura cero, se procederá a recoger los residuos de manera selectiva», explicaron los organizadores.
Gazte Danbada tiene un amplio programa. Durante cuatro días se celebrarán talleres, charlas y conciertos. Así, habrá talleres sobre basura cero, circo, afectividad, vídeo y radio. Junto a ello, Nekane Jurado, Lapiko Kritikoa, la Fundación Joxemi Zumalabe y vecinos de Marinaleda ofrecerán varias charlas. Asimismo, se analizará la problemática de la juventud. El apartado musical correrá a cargo de Iheskide, Ze Esatek, Gatibu, On, 2zio, Bad Sound System, Leihotikan, Hotzikara, Anai-Arrebak, Gose, Matxura, Arkada Social, Borja & Ibon DJ, Las Teas Party DJ y Nebula Selektah. GARA