GARA > Idatzia > Kultura

Otamendi garaile, Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan

GARA | LANTENO

Asier Otamendi izan zen garaile Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan. Lantenon egin zuten, 50 pertsona inguru bildu zituen bertso-afarian.

Nieves del Alamo gai jartzaile zutela, banan-banan kantatu zuten partaideek. 19 urteko Maria Izagak lehen aldiz hartu du parte txapelketan eta 128 puntu eskuratu zituen. Beste askotan gertatu bezala, Asier Otamendi gailendu zen oraingoan ere 157,5 punturekin. Atzetik sailkatu ziren Xabi Igoa (147 puntu), Unai Mendibil (145 puntu), Orlando Arreitunandia (143,5 puntu) eta Irati Anda (142,5 puntu). Otamendi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, eta gainontzekoek beste kanporaketetan gertatzen denaren zain egon beharko dute. Bigarren saioa gaur izango da Elosun, 14.00etan egingo den bazkarian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo