GARA > Idatzia > Kultura

Gurebook.com atariak bertan behera utziko du jarduna urtarrilaren 31n

GARA | DONOSTIA

Atarian bertan iragarri du Gurebook.com liburu elektronikoen dendak datorren astean bere jarduna eten egingo duela. «Hainbat arrazoi direla medio, Gurebook.com atariak bertan behera utziko du jarduna. 2010ean hasitako bidea 2013ko urtarrilaren 31n amaituko du, eta webgunea ere egun horretan bertan itxiko da», azaldu dute bertan plazaratutako oharrean.

Hala ere, bezeroei zerbitzua ematen jarraituko dutela adierazi dute: «Orain arte gure bezeroak eta erabiltzaileak izan zaretenak, etorkizunean ere liburutegi digitalerako sarbidea izaten jarraitzea bermatu nahi dugu Elkar.com webgunearekin lortu dugun akordioari esker».

Horretarako, ezinbestean, bezero bakoitzak baimena eman beharko dio atariari datuak batetik bestera pasa ahal izateko, webgunean jarri duten formularioa betez. Baimena ematen duten bezeroei, atariaren zerbitzua eteten denean, Elkar.com webgunean automatikoki profila sortuko diete bertan liburuak eskuratu ahal izan ditzaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo