GARA > Idatzia > Kultura

365 Jazz Bilbao zikloa Romano, Sclavis eta Texier hirukotearekin hasiko da

GARA | BILBO

Bilboko jazz musika denboraldia otsailaren 8an hasiko da, Bilbao 700 Fundazioak iragarri zuenez. Izan ere, honek antolatzen duen 365 Jazz Bilbao zikloa egun horretan bertan hasiko da Romano, Sclavis eta Texier-ek osatutako hirukotearen eskutik.

Otsailetik azarora arteko programazio oparoak bertako musikariez gain, nazioarteko izen nabarmenak ekarriko ditu Euskal Herrira. Hala nola, Bilbon izango dira Lizz Wright abeslari estatubatuarra, New Yorkeko saxojotzaile eta klarinetista Xavi Coltrane, Tom Harrell tronpeta-jotzailea eta konpositorea, Londresko Cleveland Watkiss, Medeski, Martin & Wood taldea eta Avishai Cohen kontrabaxista.

Ohiko agertokiez gain, kontzertuetako batzuk hoteletan izango dira, gauean ere jazzak bere lekua izan dezan. Sarrerak BBKren kutxazainetan eskuratu daitezke 6 eurotan. Informazio gehiago, www.365jazzbilbao.com-en.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo