GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Urrezko lehiaketa | Finalerdia

Otañok eta Otaegik finalean izateko urrats garrantzitsua egin zuten

p038_f02_097x096.jpg

J.L.

Otaegik eta Otañok Binakako Txapelketako finalean izateko urrats garrantzitsua egin zuten atzo Iraetan, nahiz eta itzulerako saioa ere jokatu beharko duten. Mugertza II.ak eta Atutxa II.ak lan handia egin beharko dute bigarren saioan finalean izan nahi baldin badute.

Bikote bakoitzak sei lan egin behar izan zituen atzoko saioan, eta lehenengo biak gipuzkoarrak eta bizkaitarrak irabazi baldin bazituzten ere, gero egungo txapeldunak hobeak izan ziren. Hala ere, amaierako lanera bitarte ez zen erabaki, baina hor sekulako aldea kendu zieten aurkariei.

Lehen proba 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu zen, eta bigarrengoa, berriz, erlojuz kontra bi 45 ontzako ebakitzea, aizkolari bakoitzak bat. Horiek irabazi zituzten Mugertzak eta Atutxak. Lau kolperen aldea kendu zieten lehen lanean, eta alde hori beste hiru segundotan gehitu zuten. Hortik aurrera, ordea, txapeldunak aldea murrizten hasi ziren, eta hirugarren lanean aldeari buelta emanda zeuden, eta iraupen probara 20 segundoko tartea alde zutela heldu ziren Joseba Otaegi eta Unai Otaño. Hor, txanda librean, bikote bakoitzak bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu behar izan zituen, eta aise irabazi zuten. Otañok eta Otaegik 10 minutu eta 20 segundoan amaitu zituzten lanak, eta 12 minutu eta 15 segundoan Mugertzak eta Atutxak. Lan guztiak burutzeko 19 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten Otaegik eta Otañok, eta aurkariek, 21 minutu eta 32 segundo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo