GARA > Idatzia > Kultura

Ados Teatroak «Emaztegaiaren semea» Tolosan estreinatuko du

p040_f02_89x85.jpg

GARA | TOLOSA

Ados Teatroak «Emaztegaiaren semea» antzezlana estreinatuko du datorren otsailaren 1ean, Tolosako Leidor antzokian, 20.30ean.

Fernando Castetsen eta Juan J. Campanellaren «El Hijo de la Novia» filmaren antzerkirako egokitzapena da «Emaztegaiaren semea», eta Asier Hormaza, Sara Cozar, Iñake Irastorza, Kandido Uranga eta Mikel Laskurain dira Garbi Losadaren zuzendaritzapean ariko diren aktoreak. Egokitzapena J.A. Vitoriak eta Garbi Losadak berak sinatzen dute.

Istorioa

Ados Teatroaren arabera, «'Emaztegaiaren semea' komedia handi egiten duten istorio horietakoa da, eta horren arrazoia hauxe da: eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da».

Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa... Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.

Gidoigile Fernando Castetsekin luze hitz egin ondoren, antzerki izaera hutsezko proposamena egitea erabaki dute Adosekoek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo