EMAKUMEZKOEN FUTBOLA
«Lagunen aurpegia ikustea izan zen hunkigarriena»
Belauneko lesioa gainditzen hamaika hilabete eta erdi eman ondoren, amestutako berragertzea bizi zuen Tzibik. Zelaia zapaldu bezain laster, Athleticen garaipena biribildu zuen gola sartu zuen bizkaitarrak.
Amaia U. LASAGABASTER
Urtebete iraun du Aitziber Juaristiren «gurutze-bideak». 342 egun pasa dira Atletico Madrilen aurkako partida aurreko beroketa saioan belauneko aurreko lotailu gurutzatua apurtu zuenetik zelaira itzuli den arte. Amestutako itzulerarekin disfrutatu arte: zelaian dozena bat segundo besterik ez zeramatzanean Athleticen garaipena gol batekin borobildu zuen.
«Ez nuen inola ere espero horrela izatea -aitortu du Tzibik-. Normaltasunez egin nahi nuen, ez nabarmentzea, ez onerako, ez txarrerako». Baina «horrela gertatu zen», unea are hunkigarriagoa bihurtzeko. «Batez ere taldekideen ospakizunagatik. Hori izan zen hunkigarriena, lagunen aurpegiak ikustea, jendeak horrenbesteko ilusioaz ospatzea. Poztasun berezia ikusi nuen haien begietan eta, egia esan, futbolean, kirolean eta bizitzan oro har, ezin dut irudikatu lagunek zure lorpenak horrela ospatzea baino poztasun handiagorik».
Lagunak oso garrantzitsuak izan dira hamaika hilabete eta erdiko epe horretan ere. Cerro del Espinotik Lezamara 400 kilometro besterik ez dago, baina Tzibik ibilitako bidea askoz luzeagoa izan da. «Bai, luzea eta gogorra. Banekien horrelakoa izango zela, baina, hala ere, ez da erraza. Dena den, Lezaman sekulako laguntza izan dut mediku, fisioterapeuta, taldekide... denekin. Ez bakarrik maila profesionalean, lesioaren osatze hutsari dagokionez. Horrelako prozesu luzean gorabeherak dituzu eta jendea hor egon da une zailenetan lagundu eta altxarazteko».
Besteen laguntzak, baina, ez du askorako balio norberaren jarrera egokia ez bada. Zalantzek ez dute lekurik, ildo horretan, Tzibiren kasuan, lesioa 35 urterekin jasanda askok futbola utz zezakeela pentsatu bazuten ere. «Ez zait burutik inoiz pasa -azaldu du-. Argi nuen hasieratik zelaira itzuli nahi nuela. Banekien bidea luzea eta zaila izango zela, baina berdin zitzaidan luzera eta zailtasuna. Azken hamar urte hauetan Athleticen jokatu dut, baina futbolean bizitza osoa eman dut; disfrutatzen, baina baita lan handia egiten ere, eta ez dut uste nire karrerak horrelako amaierarik merezi duenik. Berriro jokatu nahi nuen», nabarmendu du.
Horrela ekin zion bideari. Hasieran `operazio-gela' hitza entzun ere ez zuen nahi, baina ekainean ebakuntza egin zioten. Urte erdi eman zuen errehabilitazioan ondoren eta, negua gerturatzearekin, prozesu medikoaren atala itxi eta erritmoa berreskuratzearena zabaldu zen.
Helmugari begira
Azken-aurreko urratsa urte berriarekin heldu zen, Athleticek San Mamesen Arsenalen aurka jokatutako lagunarteko partidarekin. Izan ere, horretan izan zuen Tzibik berriro zelairatzeko lehen aukera. «Oso egun polita izan zen», baina joan den igandekoarekin konparaezina. «Guztiz desberdina da, benetako helburua ofizialki lehiatzea baitzen. Baina egun ahaztezina izan zen hori ere. Omenaldiagatik -Tzibi bera lehen titulua eskuratu zuen Athletic hartan zegoen-, agertokiagatik eta, noski, minutu batzuk jokatu ahal izan nituelako ere bai. Oso hunkigarria izan zen, gainera, nahiko urduri nengoen arren. Ez neukan beldurrik, baina ezin nuen belauna burutik kendu, batez ere saltoetan».
Proba gainditu eta joan den igandean azken urratsa egin zuen, oraingoan bai, lehiaketa ofizialeko partida batean parte hartuz. Atzelari zurigorriaren ustez, ez da, hala ere, oraindik helmugara iritsi. «Oraindik demostratu behar dudala uste dut. Lanean jarraitu behar dut, entrenamenduetan ahalegintzen, nire oneneraino itzultzeko. Inon ez dira minutuak erregalatzen, eta Athleticen are gutxiago. Nik minutu horiek merezi eta aprobetxatu nahi ditut eta, horretarako, oraindik lan egin behar dut», nabarmendu du.
La semana
Goleadoras. Aunque se ha perdido los dos últimos partidos, Sonia (Barcelona) se mantiene al frente de la tabla de realizadoras con 18 goles. Le pisa ya los talones Natalia (Rayo), que con los dos que firmó ante el Prainsa, alcanza los 16. Su compañera Jenny tiene 15. Entre las nuestras, Erika (Athletic) sigue siendo la mejor con 13, aunque Guru, que ha marcado en seis de las siete últimas jornadas, está muy cerca con 11.
Estreno. Cuatro meses después de que arrancara la Liga, Lagunak pudo celebrar por fin su primer punto. Mereció más, pero tuvo que conformarse con el empate en su visita al Llanos Olivenza. Carolina adelantó a las locales y Josune, marcando por segunda semana consecutiva, firmó el tanto que suponía el primer punto del curso para las amarillas.
Amistoso. La Real disputa hoy un amistoso ante Euskadi sub18. Con un par de bajas porque Ainhoa Vicente y Ainara Manterola formarán con el combinado tricolor. El choque se disputará en el Z5 de Zubieta (18.00). Una buena preparación para el encuentro frente al Valencia, en el que la Real intentará reencontrarse con el triunfo.
Segunda. El Añorga dio un paso de gigante en su camino al título, al imponerse a su más inmediato perseguidor, el San Ignacio (3-1). La segunda posición, de hecho, es ahora para Osasuna, que se impuso al colista Eibar (1-0). El Añorga aventaja ahora en cuatro puntos a las rojillas y en cinco al San Ignacio.
Internacional. Nahikari García (Añorga) y Maddi Torre (Athletic) trabajan estos días con la selección española sub17 en Madrid. Con la sub16 lo hacen Paula Mañoso (Athletic), Ana González (Gasteizko neskak) y María Granado (Hernani).
Australia. El Sidney se proclamó por segunda vez campeón de Austrlia, al imponerse en la final al Melbourne Victory (3-1), pese a que éste contaba con el factor campo a su favor. Ante casi 5.000 espectadores, Bolger, Kerr y Simon marcaron para el campeón y Larsson firmó el tanto de la honra para el Melbourne.
Denboraldiko hilabete interesgarrienak zuzenean bizitzeko une egokian gainditu du Tzibik bere lesioa; aspaldiko partez, Athleticen garaipenarekin amai daitekeen denboraldiko zati erabakigarria.
Baikortasunez ekingo dio, «taldea oso ondo ikusten dudalako. Sendo, gogoz, joko onaz... Iaz ere denboraldi bikaina egin genuen, baina Bartzelona Ligan eta Espanyol Kopan pixkatxo bat hobeto aritu ziren, edo zorte handixeagoa izan zuten une erabakigarrietan, eta atarian geratu ginen. Aurtengoa ere bikaina izaten ari da eta ni konbentzituta nago denboraldiaren amaieran merezitako saria lortuko dugula».
Beti ere «ilusioa, lana, konpromisoa, identitatea mantentzen baditugu. Gure eskutan dago, baina ezin gara erlaxatu, aldea handia ez delako eta aurkariak, berriz, indartsuak baitira».
Aurkariak, pluralez, zurigorriak ez baitu Bartzelona baztertzen. «Onegiak dira zazpi puntu nahikoa direla ziurtatzeko. Eta gainontzekoei gertatu zaien bezala, guk ere puntuak gal ditzakegu ustekabeko partiduetan, kontzentrazioa mantentzen ez badugu». A.U.L.
Ligako bi jokalari beteranoenek antzeko lesioari aurre egin behar izan diote azken hilabeteotan. Maider Castillok urrian hautsi zuen belauna eta Tzibi ziur dago laster ikusiko duela berriro ere zelaian. «Maiz hitz egiten dut berarekin, antzekotasunak dauzkagu «las viejas rockeras» garelako-edo. Nola zaintzen den eta futbola nola bizitzen duen jakinda, ez daukat zalantzarik gerra ematen jarraituko duela».