GARA > Idatzia > Kultura

Cafe-Bar Bilbao antzerki gidoi lehiaketako lanen irakurketa antzeztua egingo du Tartean taldeak

p049_f02_46x64.jpg

GARA | BILBO

Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, Cafe-Bar Bilbao antzerki laburren gidoi lehiaketan saritutako bi lanen irakurketa antzeztua egingo da bihar, 19.30etik aurrera.

Saritutako lanak, Iñaki Odriozola eta Juan Aguirre egile gipuzkoarren «Azken ordua» eta «Pienso, pero no existo» dira, eta Tartean konpainiako kide diren Patxo Telleria, Jokin Oregi, Ana Pikaza eta Mikel Martinez izango dira antzeztuko dutenak.

Iñaki Odriozola elgoibartarra euskarazko testuen atalean nagusitu zen, Shakespeareren ukitua duen «Azken ordua» bakarrizketa dramatikoarekin. Protagonista bakarra, gaztelu batean, bera hiltzera datorren semearen zain dagoen erregea da. Antzezlana bizitzaren kontraesanei buruzko gogoeta da: bizia eta heriotza, maitasuna eta gorrotoa, agintea eta mendekotasuna.

Juan Aguirre donostiarrak «Pienso, pero no existo (¡Y qué se le va a hacer!)» lanarekin lortu zuen saria. Joseph-Ignace Guillotin sendagile, humanista eta politikariaren, eta Frantziako Iraultzaren garaian borrero izan zen Charles-Henry Sansonen arteko irudizko topaketaren inguruko komedia da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo