GARA > Idatzia > Mundua

Sexu berekoen arteko ezkontzak eztabaida sutsua piztu du Estatu frantsesean

Sexu berekoen arteko ezkontza eztabaidatzen hasi zen Asanblea Nazionala. Gaiak eztabaida sutsua piztu du kalean. Aldekoek zein kontrakoek manifestazioak egin dituzte legebiltzarkideengan eragina izateko.

p023_f01_148x104.jpg

GARA | PARIS

Asanblea Nazionala atzo hasi zen sexu berekoen arteko ezkontza aztertzen. Eztabaidak luze joko du. Bi aste irautea aurreikusten dute, bilkurak gauez eta guzti egingo dira, eta beharrezkoa izanez gero, asteburuetan. 5.300tik gora zuzenketa aurkeztu dituzte legebiltzarkideek, gehienbat eskuindar taldeek. Oposizioak gainera, ezkontza homosexualaren onarpena erreferendum bidez bozkatzeko mozioa aurkezteko asmoa du. Dena den, ez du aurrera egiteko aukera askorik.

Kalean, bien bitartean, aldekoek zein kontrakoek presio egiten jarraitzen zuten. Igandean, homosexualen eskubideen aldekoek manifestazio erraldoia egin zuten Parisen.

Eta atzo, hiriburuko hainbat zubitan bozkatu beharreko lege proiektuaren kontrako pankartak ipini zituzten. «Ama eta aita ezinbestekoak dira», «seme-alabak ez dira eskubide bat» edo «guztiok emakume eta gizon batetik jaio gara» irakur zitekeen horietako batzuetan. Civitas muturreko talde katolikoak otoitza bat antolatu zuen Asanblea Nazionalaren aurrean.

Talde bakoitzaren jarrera, jada, aski ezaguna da. Eskuinaren hitzetan, Eliza katolikoaren sostenguarekin, ume batek aita eta ama baten beharra du, hau da, sexu desberdinekoak. Ezkerrak, aldiz, eskubide berberak aldarrikatzen ditu pertsona guztientzat eta haien seme-alabentzat. «Ez dago arrazoirik Estatuak bikote heterosexualak babesteko eta ez egiteko gauza bera sexu berekoak diren bikoteekin», adierazi zuen igandean Christiane Taubira Justizia ministroak. Berari egokitu zaio lege proiektua Asanblea Nazionalean defendatzeko ardura.

Jean-Marc Ayraul lehen ministro frantsesak argi utzi zuen legea ez zela kaleetan erabakiko, bi aldeetako presioei erantzunez. François Hollande presidenteak ezkontza eskubidea «guztiontzat» izango zela esan zuen hauteskunde kanpainan.

Ifop institutuak argitaratu zuen inkestaren arabera, biztanleriaren %63k begi onez ikusten du sexu berekoen arteko ezkontza. Adopzio eskubideari dagokionean, ordea, kontrakoak %51 dira, eta %49 aldekoak.

Los mismos derechos en diez países del mundo

El matrimonio homosexual ha sido legalizado ya en diez países del mundo, entre ellos el Estado español y Argentina, que el 15 de julio de 2010 se convirtió en el primer país de América Latina en autorizarlo y en otorgar a las parejas homosexuales los mismos derechos que las heterosexuales, incluyendo la adopción.

El país pionero en autorizar el matriomonio homosexual fue Holanda, que adoptó esta medida en abril de 2001, otorgando a las parejas del mismo sexo las mismas obligaciones y derechos, entre ellos la adopción.

En Noruega, una ley de 2009 incluye la fecundación asistida médicamente. Y Suecia, pionera en materia de derecho de adopción, permite desde 2009 las parejas homosexuales el matrimonio, incluso el religioso.

En 2006, Sudáfrica se convirtió en el primer país africano en legalizar la unión entre dos personas del mismo sexo por «casamiento» o «unión civil».

En otros países, como Estados Unidos y México, el sistema federal los autoriza en parte del territorio. Tal es el caso en el distrito federal de México y en los estados norteamericanos de Iowa, Connecticut, Massachussetts, Vermont, New Hampshire y Washington. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo