GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

EH Bildu: «Ondorioei eta arrazoiei erantzun behar diete erakundeek»

ETAren erabakiaren ondorengo agertokia «sendoturik» dagoenez, erakundeek gatazkaren ondorioei zein arrazoiei erantzuna emateko ordua dela nabarmendu du EH Bilduk eta horretarako egingo du lan. Hiru gaietatik abiatuta: presoak, biktimak eta Euskal Herriaren aitortza.

p005_f01_17950.jpg

Ramon SOLA | DONOSTIA

Osoko Bilkura egingo du gaur Gasteizko Legebiltzarrak, eta baliteke bake eta elkarbizitzaren inguruko lantaldearen gaia bertan eztabaidatu eta bozkatzea (aurretik gai ordenean sartzen duen ala ez erabakiko dute bozeramaileek). Testuinguru honetan, euskal erakundeek euren gain hartu behar duten funtzioaren garrantziaz ohartarazi zuen atzo EH Bilduk. Koalizioaren ustez, aktibatzeko garaia heldu da, bi norabideetan: «Gatazkaren arrazoiei eta ondorioei erantzuna eman behar diete».

Donostian egindako agerraldian, Pernando Barrenak, Juanjo Agirrezabalak, Aritz Romeok eta Xabier Sotok lehentasunezko hiru ardatz zehaztu zituzten horretarako. Ondorioei dagokienez, «preso dauden pertsonen auzia eta urteetan zehar gatazkak sortu dituen biktima guztien aitorpena eta erreparazioa izan behar dira». Eta arrazoien arloan, «gure herria nazio bezala aitortua izan dadin, erabakitzeko eskubidearen alde lan egin behar dute erakundeek».

Lan hori «edozein erakundetatik» egin behar dela uste du koalizioak; hori bai, «eragile sozial eta sindikalen ekarpenak kontuan izanda eta Euskal Herriaren lurraldetasunari begira». Eta behin eta berriro aipatu zuten konponbidea «bere osotasunean» izan behar dutela helburu, gatazkaren ondorioetara mugatu gabe, arrazoiak ere konpontzeke daudelako.

Hain zuzen ere, Aieteko Adierazpenaren laugarren puntuak aitortzen du behar hori, akordio politiko baterako deia egiten baitu. EH Bilduren hitzetan, «bidea Aieteko Adierazpena garatzea da», jendartearen gehiengoaren borondatearekin bat egiten duelako eta «urrats ukaezina» izan delako.

EH Bilduk norabide horretan bultzatuko duela iragarri zuten koalizioa osatzen duten lau alderdietako kideek. Gatazkaren konponbideari ekiteko garai egokia dela argi ikusten du, ETAk jarduera armatua behin betiko utzi osteko agertokia «jadanik sendoturik» dagoelako, batetik eta, bestetik, estatuek inposaturiko «blokeoa» bertan dagoelako.

Honen aurrean, «gure herrian bestelako errealitatea sortu da azken urteotan», gogorarazi zuten Barrenak eta Agirrezabalak, euskal erakundeek horri kasu egin behar diotela gaineratuta.

«Lehen eta bigarren maila»

Madrilen eta Parisen jarrera ere baloratu zuten EH Bilduko ordezkariek. Beren analisiaren arabera, «espainiar Estatua ez da gai, bere ahulezia demokratikoagatik, eskubide indibidualak eta kolektiboak aitortzeko, eta gabezia demokratiko hori ezkutatu nahian, irabazleen eta galtzaileen bakea planteatzen du. Hala, bere eskarien bitartez honakoa lortu nahi du: gatazkaren konponbidean lehen eta bigarren mailako herritarrak egon daitezela. Bakeak eta normalizazio politikoak ekarriko luketen heldutasun demokratikoa atzeratu nahi dute», erantzun zuten.

Jokabide honen adibide gisa aipatu zuten oraindik ere bi estatuek gazteak atxilotzen jarraitzen dutela jarduera politiko hutsagatik, bai eta orokorrean autodeterminazio eskubidearen aitortzari uko egiten diotela ere, Kataluniako gizartearen eta Parlamentuaren aldarrikapenen aurrean Madrilek duen jarrera begi-bistakoa delarik.

Redefinir la ponencia para «no perder una oportunidad»

La lectura de EH Bildu sobre el papel de las instituciones vascas en la resolución del conflicto tiene un campo de prueba inminente en la ponencia del Parlamento de Gasteiz. Al respecto, la coalición planteó ayer al resto de fuerzas que actúen «con responsabilidad y altura de miras, reabriendo el debate sobre el carácter de la ponencia» una vez que se ha constituido el nuevo parlamento que supera la anterior situación de «apartheid».

Entre otras cosas, proponen que sea «un instrumento de ayuda para la consecución de la paz y construcción de la memoria y convivencia entre diferentes, pero en igualdad. Debe trabajar sin condiciones ni exclusiones. Con perspectiva de futuro y de país», enunciaron Pernando Barrena en castellano y Juanjo Agirrezabala en euskara. Y añadieron un aviso final: «No actuar de esta manera supondría perder una oportunidad para que el Parlamento de Gasteiz realice una aportación real y eficaz a la resolución integral del conflicto».

Tras esta exposición, los representantes de EH Bildu fueron interpelados sobre si cabe la opción de que rechacen la ponencia. Barrena matizó que no plantean estos criterios como «condiciones» ni prevén ese escenario. La posición exacta de EH Bildu en este momento es que «trabajará para que el planteamiento de la ponencia responda a las necesidades de la resolución global del conflicto, objetivo que a día de hoy consideramos que no responde». R.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo