GARA > Idatzia > Kultura

Margaret Atwoodek inauguratuko du apirilean Bilboko Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia

Alhóndiga-Bilbaok, seigarren urtez, Gutun Zuria Bilboko letren nazioarteko jaialdia antolatu du. Aurten, apirilaren 11tik 21era ospatuko da eta Margaret Atwood idazleak bertan hartuko du parte.

p048_f01_98x117.jpg

GARA | BILBO

Gutun Zuria, Bilboko letren nazioarteko jaialdia, literatura eta letren munduko hitzordu garrantzitsua da. Alhóndiga-Bilbaok sei urte darama antolatzen, eta letren munduko pertsonaia garrantzitsuen topagunea bihurtu da, baita egileak ezagutzeko gune aproposena ere.

Bestalde, Gutun Zuriak Bilbo urteroko nazioarteko letren erreferentziazko topaketa leku bihurtzen du. Sei urte hauetan, sona handiko egileek parte hartu dute jaialdian, hala nola: Eric Hobsbawn, Jorge Semprun, Ismail Kadare, Hanif Kureisi, Slavoj Zizek, Salman Rushdie, Chuk Palahniuk, John Verdon, Willian Gibson, Javier Cercas, Soledad Puertolas, Almudena Grandes, Bernardo Atxaga, Alex de la Iglesia, Karmele Jaio eta David Trueba. Aurtengoan ere idazle esanguratsuak izango dira.

Margaret Atwood

Margaret Atwoodek (Ottawa, 1939) inauguratuko du jaialdia, apirilaren 11n, osteguna, 19.30ean.

Atwoodek sari eta ohorezko titulu ugari jaso ditu, besteak beste, Letren Asturiasko Printzea saria jaso zuen 2008. urtean. Poesia, fikzio eta ez fikziozko berrogeita hamar libururen baino gehiago idatzi ditu, eta bere lanak berrogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dituzte.

Azken eleberriarekin, «The Year Of The Flood» (2009), argi geratzen da Atwoodek trebezia arraroa duela irakurleen kezkei aurre hartzen dieten liburuak idazteko. Argitalpen berrienean, «In Other Worlds: SF and the Human Imagination»(2011), 2010ean aurkeztutako Ellmann hitzaldiak eta bere kritika nagusietako batzuk biltzen ditu, zientzia fikzioa berarentzat, irakurle eta idazle gisa, zer izan den sakon azalduz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo