GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nazioarteko indarkeria sexista salatu du Emakumeen Mundu Martxak

Azken asteotan Malin, Indian zein Estatu frantsesean emakumeen kontra izan diren indarkeria kasuak gogor kritikatu zituen feministen elkarteak, «sistema patriarkalaren ezinbesteko tresna» direla salatuz.

p017_f01.jpg

M.P. | BILBO

Azken hilabeteetan Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria sexistaren gainean izandako eztabaida saioen ondotik, horietan ateratako hausnarketa eta ondorioen berri eman zuten hedabideen aurrean atzo elkarteko kideek. Horrez gain, gure herrialdean emakume bat erail edo erasotzen dutenean martxan jarriko den protokoloa aurkeztu zuten. Nazioartean gertatutako eraso sexista larrienen gainean ere mintzatu ziren.

Elkarteko kideek adierazi zutenez, indarkeria sexistak «mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu, eta ez du inolako mugarik. Bizi garen sistema kapitalista heteropatriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna da». Euren aburuz, ekintzok «eredu horrek sortzen dituen menpeko harremanak iraunarazteko eta mantentzeko erabiltzen duten baliabidea baino ez dira».

Mundu Martxaren iritziz, urtetan zehar egindako lanak «arazoa gizarteratzen lagundu du, lehen lerroko arazo bihurtuz». Erakundeak, halere, oraindik ere lan handia dagoela egiteko onartu zuen.

Egoeraren analisiaz gain, emakumeen aurkako muturreko indarkeria egoeretan, erailketak kasu, ezarriko den protokoloa aditzera eman zuten. Proposamenak bi puntu berri ditu: batetik, albistea prentsa idatzian atera eta 24 ordura elkarretaratzeak egitea, gizartea mobilizatzeko aukera egon dadin, eta, halaber, nahiz eta hilketa Euskal Herrian ez gertatu, beren bizi proiektua Euskal Herrian duten emakumeak erailtzen dituztenean kalera ateratzea.

Nazioarteari begira

Gure herrialderi so egiteaz gain, nazioartean gertatzen ari diren emakumeen kontrako eskubide bortxaketak ere hizpide izan zituzten erakunde feministako kideek.

Mundu Martxak gogora ekarri zituen Sakine Cansiz, Fidan Rojbin eta Leyla Saylemez, Parisen eraildako hiru emakume kurduen kasua, bortxatutako eta torturatutako Amanat gazte indiarraren kasua eta Maliko «gerra neokolonialean» sufritzen ari diren emakume guztien esperientziak.

Iruñea retira las ayudas a la Coordinadora de Mujeres

La Coordinadora de Organizaciones de Mujeres y Feministas por la Igualdad (COMFIN) denunció ayer la desaparición de la partida presupuestaria para 2013 del Instituto Navarro de Familia e Igualdad (INAFI), dependiente del Ejecutivo navarro, destinada a asociaciones de mujeres.

Ante esta situación, la COMFIN solicitó una reunión urgente con el consejero de Políticas Sociales, Iñigo Alli, además de mantener encuentros con todos los grupos parlamentarios para que el asunto sea tratado en comisión parlamentaria, según informó ayer la propia coordinadora.

Estos recortes supondrán un descenso del 35% en la inversión en subvenciones para actuaciones en igualdad y del 100% en las subvenciones a asociaciones de mujeres y otras entidades con programas de igualdad.

El comunicado de COMFIN añade que este «brutal recorte» a las subvenciones demuestra «una total falta de sensibilidad hacia este tema, y lo que es más grave, un desprecio a la labor tan importante que históricamente vienen realizando las asociaciones de mujeres y/o feministas en Navarra». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo