bilbo
Arte Eder Museoan salneurri berriak langabe eta 25 urtetik beherakoentzat
Bilboko Arte Eder Museoak tarifa berriak finkatu ditu, gazteak eta langabeak artera gerturatze aldera. Hala, datozen egunotan, tarifa murriztu berria aplikatuko zaie (4,50 euro) 25 urtetik beherakoei, asteko egun guztietan. Tarifa murriztu horretaz gain, 25 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute igandeetan, 14.00etatik 20.00etara. Bestalde, langabezian daudenentzat doako sarrera ere finkatu dute eta, orain arte bezala, urteko asteazken guztietan sarrera doakoa izango da bisitari guztiarentzat.