GARA > Idatzia > Kultura

BCNegra

Euskal nobela beltza, mintzagai Bartzelonako Euskal Etxean

Datorren asteazkenean, otsailaren 6an, Bartzelonan, BCNegra 2013ren egitarauaren barruan, La Capella espazioak (Carrer del'Hospital, 56) euskal nobela beltzaren inguruko ekitaldia hartuko du. 16.00etan, «La sombra del Guggenheim es alargada» izenburupean mahai-ingurua izango da, Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo eta Felix Modroño bilbotarrarekin. Moderatzaile lana Rosa Ribas idazlearen ardura izango da. Halabeharrak halabehar, hiru idazleen azkenengo lanek Bilbo dute protagonista, hortik saioari emandako izenburua. Horrekin batera, 20.00etan, Bartzelonako Euskal Etxean (Placeta Montcada, 1-3) aipatutako idazleekin euskal literaturaz zein beraien argitalpenez luze eta zabal hitz egiteko aukera izango da. Horrez gain, Negra y Criminal liburu-dendan izango dira liburuak sinatzen. Dolores Redondo astelehenean, 18.00etan, izango da BCNegran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo