GARA > Idatzia > Kultura

Nafarroan Silveira eta «Luze»; Araban finalaurrekoetan

GARA | DONOSTIA

Asteburuan Araban jotatutako kanporaketetan erabakita gelditu da zein 18 bertsolarik osatuko dituzten finalaurrekoak. Otsailaren 16an, Izarran izango dira Asier Otamendi, Serapio Lopez, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Igoa, Orlando Arreitunandia eta Irati Anda. Otsailaren 23an, Aramaion arituko dira Paula Amilburu, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Unai Mendibil, Andere Arriolabengoa eta Ander Solozabal. Finalerako txartelak martxoaren 2an erabakiko dira Dulantzin; Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza arituko dira azken saioan.

Nafarroako txapelketan, berriz, Xabier Silveira eta Migel Mari Elosegi «Luze» finalaurrekoetarako sailkatu dira. Oraindik beste hiru kanporaketa gelditzen dira finalaurrekoen aurretik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo