GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA | Reala

Aukerak badituztela sinesteko bultzada ederra

Bolada txarrari buelta eman eta erregulartasunaren bidea hartu nahi du Realak, Valentzia gaindituz Kopako postuetara gerturatu ondoren.

p031_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Denboraldi gorabeheratsua izaten ari da Reala. Beherakadak, zoritxarrez, luzeagoak izan dira orain arte, eta udan ezarritako helburutik urrun dabil taldea. «Baina ez dugu konfiantza galdu», nabarmendu du Gurutze del Amak, are gutxiago igandean Valentzia ederki gainditu ondoren -erasotzaile donostiarrak berak paper erabakigarria jokatu zuen-, eta hortaz, sailkapenean saltotxo bat emanda.

«Jardunaldi ezin hobea izan zen -onartu du-. Irabazi, garaipen garbiarekin, sailkapenean aurretik zegoen talde bati, bi postu irabazi... Bazen garaia». Argi dago une ezin hobean heldu dela garaipena, bazirudien-eta Reala lehen itzuliko akatsak errepikatzera kondenatuta zegoela. Gabonetatik itzuli eta lehen partida irabazi zuten txuri-urdinek, bolada on baten hasiera izango zen esperantzan. Baina hurrengo partidetan ezin izan zioten bide horri eutsi, eta zalantzak agertu ziren berriz. «Kanpoan -zehaztu du Del Amak-. Eta ulertu dezaket, lehen itzulian gertatutakoa kontuan hartuta, baina talde barruan ez da halakorik gertatu. Egia da guk ere lehen garaipen horri jarraipena ematea espero genuela, baina lortu ez arren, ez dugu konfiantza galdu, taldeak egiten duen lana, bai lan-saioetan eta bai partidetan ere, ona delako. Egia da, halere, konfiantza hori elikatu egin behar dela, eta horretarako, azken batean, ezinbestekoak dira emaitzak. Horregatik oso garrantzitsua izan da azken garaipen hau».

Zortea

Eta, oraingoan bai, erregulartasunaren -eta ondorioz, arrakastaren- bideko lehen harria izatea espero du donostiarrak. Taldea lehen itzulian egindako akatsak konpontzeko bidean dagoela uste du, behintzat, baina horrekin lotzen du, nolabait, zortea ere. «Argi dago gauza batzuk gaizki egin ditugula, batez ere, hainbat partidatan sortu ditugun aukerak ez aprobetxatu, gol gutxi sartu, eta baita, batzuetan, golak jokaldi inozoetan jaso. Baina askotan ondo jokatu dugu eta emaitzak ez dira bat etorri jokoarekin. Zorteak, edo nahi duzun moduan deitu, baina zerikusi handia izaten du boladarekin, konfiantzarekin... Gauzak gaizki daudenean, baloia zutoinera doa eta bolada onean zaudenean sarean amaitzen du. Ea azken bultzadatxo honekin hor sartzen garen».

Une ezin hobea izango litzateke. Oraindik 30 puntu daude jokatzeko, eta txuri-urdinak zortzigarren postutik -Koparako azken txartela ematen duena- zortzi puntura daude. Arrazoizko aldea, Del Amaren ustetan. «Itxaropena ez dugu inoiz galdu. Badakigu gure maila eta kalitatea aurretik dauden talde batzuena baino hobea dela. Hori demostratu egin behar dugu, egia da. Eta guk zorteari eta boladari buelta ematen diogun era berean, besteek ere gauza bera egin dezakete, eta hemendik aurrera beherantz etorri». «Hala ere -onartzen du-, gureak baino ez gaitu arduratu behar oraingoz. Lana ondo egiten jarraitu, konfiantza eduki eta norgehiagokak aurrera atera». Hurrengoa batez ere, Realak zortzigarren postu horren jabea, Huelva, bisitatuko baitu. «Aukera paregabea da, oso partida garrantzitsua. Baina ez gara zoratu behar. Zelai txiki eta zaila da, eta partida irakurtzen jakin behar dugu, garaipenarekin itsutu barik. Partidaren bila joan behar gara, baina baita burua hotz eduki ere. Eta batez ere, gure aukeretan sinistu».

Goleadoras. Natalia (Rayo) va recortando terreno pero, pese a la lesión que le mantiene alejada de los terrenos de juego, Sonia (Barcelona) se mantiene al frente de la tabla de realizadoras, con 18 goles. 17 tiene la rayista y 15 su compañera Jenny. 14 han firmado ya Esther (Huelva) y la rojiblanca Erika.

Tropiezo. La etiqueta de «único equipo imbatido» vuelve al cajón hasta el próximo curso. Veinte jornadas después de que comenzara la temporada, el Atlético de Madrid sufrió su primera derrota de la temporada. Llegó en su visita al vigente campeón, el Barcelona (2-0).

NWSL. El Atlético de Madrid no podrá contar con una de sus mejores jugadoras en la recta final de la temporada. Adriana Martín ha confirmado que estará en la NWSL, defendiendo los colores del New York Flash, en el que ya militó el año pasado. En principio se marcharía en marzo para comenzar la pretemporada con las neoyorquinas.

Segunda. Se aprietan las cosas tras el tropiezo del líder Añorga en Abanto (0-0). Osasuna sí ganó al Mondragón (2-3) y reduce su desventaja a solo dos puntos.

Campeonato. Zamora acoge el fin de semana la segunda fase del Campeonato de selecciones autonómicas sub18 y sub 16. Los equipos vascos de Primera estarán representados por Marta Álvarez, Naiara Sánchez, Isabel Torral (Lagunak), Ainara Manterola, Ainhoa Vicente (Real) y Ane Otxoa de Zuazola (Athletic).

Huelva. Manuela Romero es la nueva presidenta del Sporting de Huelva, ahora Cajasol San Juan Universidad, con el que mantiene una larga vinculación. Toma el relevo de José Antonio Muñoz Lozano, que había presentado su dimisión hacía algunas semanas.

Internacional. El último vencedor (Alemania), el campeón del mundo (Japón) y el campeón olímpico (Estados Unidos) participan en la Copa Algarve del 6 al 13 de marzo. También estarán Noruega, Dinamarca, China, Suecia, Islandia, Portugal, Hungría, México y Gales.

El equipo visitó las instalaciones de la Gula del Norte

Por tercer año consecutivo, el equipo femenino de la Real visitó las instalaciones de su patrocinador La Gula del Norte en Irura. Las blanquiazules no solo conocieron las instalaciones, sino que disfrutaron de una amena jornada entre fogones junto al chef Josu Mugerza.

De vuelta a Zubieta tras pasar por el quirófano

Cristina Cornejo fue operada la semana pasada de una fractura del quinto metacarpiano de su mano izquierda. La intervención se desarrolló de forma satisfactoria y la guardameta se ha reintegrado ya al trabajo en Zubieta para iniciar el proceso de recuperación.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo