Eider Eibar izango da apirilera bitartean Aieteko «Ilustratzailearen txokoa»n
Donostian, Aieteko Kultur etxean pasa den urrian abiatutako «Ilustratzailearen txokoa» ekimenari jarraipena emango dio Eider Eibarrek. Orain arte Iban Barrenetxearen lanak izan dira ikusgai eta maiatzaren 12ra bitartean Eibar zornotzarrarenak egongo dira. Ondoren Elena Odriozolaren txanda izango da, maiatzaren 15etik irailaren 15era bitartean. Ekimena Donostia Kulturak eta Galtzagorri elkarteak jarri zuten martxan, ilustratzaileen lanak ezagutzera emateko eta liburu ilustratuei duten balorea aitortzeko. Ilustratzaileei eskainitako txokoak armairu itxura du eta artisten lanez gain, inspirazio iturri izan dituzten bestelako objetuak, liburuak eta eskulturak ere aurki daitezke.