GARA > Idatzia > Euskal Herria

IGORRE

Udalbatzak 2013ko aurrekontuak onartu ditu gehiengo osoz

Bildu eta Igorre Danontzat alderdien sei aldeko botoekin onartu ziren atzo Arratiako herriaren aurtengo aurrekontuak. Udaletxeak adierazi zuenez, hauek udal batzordeetan landu dira, Ogasun Batzordean zenbait talderen ekarpenak aztertu eta gero. Igorreko Udalak 4.405.091 euroko aurrekontua izango du, eta udaleko iturriek adierazi zutenez, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta zerbitzuak ez murriztea izango da hauen helburu nagusia, herritarrek bestelako kalterik ez jasotzeko. Udal taldeetan adostu bezala, hirigintzan 810.000 erabiliko dira herriko zenbait eraikinetan (eskola), plaza zein ibilbidetan hobekuntzak egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo