LIZENTZIAK
Euskarazko irratien alde egin dute Bildu, Aralar, Ezkerra eta NaBaik Iruñean
Iruñeko Nafarroa Bai, Bildu, Aralar eta Izquierda-Ezkerra alderdietako zinegotziek mozio bateratu bat aurkeztu zuten Udalaren azken osoko bilkuran Nafarroako Gobernuak euskarazko irrati bati emititzeko baimena eman diezaion eskatuz. Talde hauek salatu zuten Iruñeko eskualdeko hamar irratietatik bakar bat ere ez dela euskaraz. Euskalerria Irratia -adostutako irizpideak betetzen dituen irrati bakarra- banatutako lizentzietatik kanpo gelditu zenez, irrati lizentzia gehiago sortzeko eskatu dute, gutxienez bat euskara hutsean izan dadin.