GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

GHKren zuzendaritza ohia eta politika toxikoa

GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa elkarteko zuzendaritza ohiak produktu espekulatzaileak kontratatu izana, eta hartarako prozedura, politika egiteko modu baten isla dira. Politika toxikoaren isla, hain zuzen. GHKren Administrazio Kontseiluak finantzazioarekin lotutako jarduerak egiteko ahalmena eman zien aurreko Ingurumen ahaldun eta GHK-ko presidente Carlos Ormazabali eta elkarteko zuzendari Joxi Etxezarretari; hala ere, garrantzizko aldaketarik izanez gero, informatu eta botazioa egiteko eginbeharra zuten. Sei egun geroago, Ormazabalek eta Etxeberriak swap delako finantza produktu bat kontratatuta, bost milioi eta erditik gora euro konprometitu zituzten, arriskupean jarri, alegia.

Kontratu horiek udal hauteskundeak baino egun batzuk lehenago, gutxieneko forma demokratikoak bete gabe, sinatu izana gutxienik itsusia da. Jokaera hori berez arduragabea da, herrialdea milioi askoko galera izateko arriskuan jarri baitzuen. Baina itsusi eta arduragabea izan arren, tolesgabea ere izan zitekeen. Ez dirudi hala denik, ordea; maltzurra baizik, maileguko dirua erabili gabe ere interesak ordaindu behar izanik, errauste planta eraikitzea bermatzeko jukutriatzat baino ezin baita jo, are larriagoa, prozedura bera irregularra baita, ezkutuan egina, GHKren administrazio kontseilu eta batzar orokorrari horren berri eman gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo