GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errenteriako Langaitz ikastolak janari bilketa abiatuko du hilaren 13an

GARA | DONOSTIA

Errenteriako Langaitz ikastolak janari bilketa burutuko du datorren astean, krisiaren ondorioz zailtasunak dituzten familiak laguntzeko helburuarekin.

Abiatzear dagoen kanpaina berezia datorren asteazkenean hasiko da, hilaren 13an, eta astebetez luzatuko da, alegia, otsailaren 20an amaituko da.

Hezkuntza zentrotik adierazi dutenez, eskatzen dituzten elikagaiek iraungitze data luzea izan behar dute, eta hozkailutik kanpo galtzen ez direnak izan behar dute; besteak beste babarrunak, dilistak, pasta, arroza...

Janaria bigarren mailako ikasleek jasoko dute Langaitzeko atarian, aipatutako egunetan, 08.20 eta 08.30ak bitartean. Zailtasun ekonomikoak handiak diren garaiotan, herritarren kolaborazioa eskatu dute, aldez aurretik laguntza eskertuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo