Presoen auzian ez ikusiarena ez egitea eskatu dio Herrirak Nafarroako Gobernuari
Presoen egoera konpontzeko erakundeek duten erantzukizuna nabarmendu ondoren, afera honen aurren ez ikusiarena ez egiteko eskatu zioten Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinari Herrira taldeko eledun Fran Baldak eta Maider Caminosek.
GARA | IRUÑEA
Euskal preso politikoek pairatzen duten egoeraren aurrean ez ikusiarena ez egiteko eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, eta zehazki Yolanda Barcina presidenteari, Herrira taldeko eledun Fran Baldak eta Maider Caminosek Legebiltzarraren atean egindako agerraldian.
«Urtarrilaren 12ko manifestazioak argi utzi zuen gizartearen gehiengo zabalak beste espetxe politika bat eskatzen duela, konponbidearen parametroetan oinarritua, eta uste dugu beharrezkoa dela gobernuek herritarren ahotsa aditzea eta bide horretan laguntzea», adierazi zuten Baldak eta Caminosek.
Helburu horrekin duela hiru aste Barcinari bilera bat eskatu ziotela esan zuten, «baina ez dugu erantzunik jaso».
«Gure ustez, Yolanda Barcinak ezin dio entzungor egin errealitateari: 86 preso nafar daude sakabanaturik, haietako zortzik kartzelan segitzen dute zigorra osorik beteta ere, beste hamabik libre egon beharko lukete zigorraren hiru laurdenak egin dituztelako (edo bi heren) eta lau presok kartzelatik atera beharko lukete gaixotasun larriak dituztelako», gogoratu zuten.
«Preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen nerri hauek gizartea zauritzen dute, sufrimendua sortzen, eta noiznahi tragediaren bat ere eragin lezakete. Horregatik, neurri horiek bertan behera uztea lehentasunezkoa da, eta Nafarroako Gobernuak dagokion erantzukizuna hartu behar du bere gain», esan zuten, abenduaren 17an Nafarroako Parlamentuak presoen eskubideen aldeko adierazpen instituzionala onartu zuela gogoratuz.
«Herritarren eskakizuna da bukaera ematea sufrimenduari, mendeku politikoei, giza eskubideen urratze sistematikoari. Eta erakundeek ez lukete mespretxatu beharko gizarteak urtarrilaren 12an emandako agindua», esan zuten Baldak eta Caminosek.
Berehala bertan behera gelditu behar diren neurri hauen artean, 197/2006 doktrina indargabetzea dagoela nabarmendu zuten, eta bide horretan martxoaren 20an Estrasburgoko Auzitegiak Ines del Rio preso nafarraren kasua aztertuko duela gogoratu zuten. Lehen epai batean Estrasburgok espetxe zigorra luzatzen duen doktrina legez kontrakoa zela esan bazuen ere, Del Riok espetxean jarraitzen du, «Espainiako Estatuaren mendeku politikaren ondorioz». Tafallako preso honek 25 urte daramatza kartzelan eta 2006an atera behar zuen libre.
«Beraz, goi mailako auzitegi horren erabakiak berebiziko garrantzia duelakoan, gure helburua, indar guztiak batuta, urtarrilaren 12an gizarteak emandako mandatua Europara eramatea da: giza eskubideak, irtenbidea, bakea», esan zuten.
Horrela, 197/2006 doktrina pairatzen duten euskal preso politikoen herrietan mobilizazioak deitu dituzte martxoaren 20rako. Nafarroan Iruñean, Barañainen, Arbizun, Lekunberrin, Elizondon eta Tafallan izango dira mobilizazio horiek.
Allegados a Alberto Gómez comunicaron ayer a GARA la detención del joven de Barakaldo tras presentarse en los juzgados de la localidad, después de que la Policía española le buscase por la mañana en el domicilio de sus padres. Según precisaron, el Tribunal Supremo le impuso recientemente una pena de 2 años y medio de cárcel, en relación a un incidente de kale borroka. En Barakaldo se movilizarán hoy, a las 19.30, para denunciar esta detención.
Por otra parte, una manifestación recorrió ayer Alde Zaharra de Bilbo para denunciar la aplicación de la doctrina 1907/2006 a Raúl Alonso, al que se alargará su estancia en prisión hasta el año 2021, cuando debería recobrar la libertad en marzo de 2015.
Como cada viernes, ayer hubo movilizaciones por los presos en Usansolo (25), Zornotza (75), Amurrio (45), Gatika (11), Galdakao (72), Berriz (20), Bilbo (Sabin Etxea) (90), Lekeitio (134), Ondarroa (165), Mutriku (35), Getaria (30), Oñati (80), Deba (35), Lizarra (35), Mundaka (15), Bergara (51), Zarautz (161), Agurain (27), Zegama (19),Lizartza (33), Orereta (150), Zizur (24), Elgoibar (38), Tafalla (36), Arbizu (21), Hernani (175), Baztan (25), Iruñea (222), Gasteiz (224), Lazkao (60), Bera (16, Lezo (35), Etxarri Aranatz (63). GARA
Alberto Catalan Parlamentuko presidenteak presoen eskubideen aldeko pegatinak kentzera behartu zituen Bildu eta Aralar-NaBai taldeetako hautetsiak, Legebiltzarretik botako zituelako mehatxupean.