GARA > Idatzia > Kultura

Larraintzarren eta Iturenen, Nafarroako Txapelketako bertso saioak

GARA | IRUÑEA

Asteburu honetan bi saio izango ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Gaur eta bihar final-laurdenak izango dira Larraintzarren eta Iturenen, hurrenez hurren. Gaur, 17.30ean hasita, Larraintzarko Kultur Etxean honako bertsolariak igoko dira oholtzara: Julen Zelaieta, Aritz Saragueta, Oier Lakuntza, Ekaitz Astiz, Haizea Beruete eta Amaia Elizagoien. Aurkezle lanak Jon Arratibelek egingo ditu.

Bihar, berriz, Iturenen izango da saioa, ordu berean. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Iñaki Aleman, Egoitz Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Ioar Tainta arituko dira bertsotan, Fernando Anbustegi aurkezle dutela.

Saio hauetako lehenengo sailkatuak zuzenean pasatuko dira finalaurrekoetara. Bosgarren final-laurdena datorren larunbatean Zubirin egingo da eta bertan erabakiko da finalaurrekoetara zein bertsolari pasako diren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo