GARA > Idatzia > Kultura

Haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa deitu dute Lezaman

GARA | BILBO

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Haur Literaturako Mikel Zarate lehiaketaren laugarren edizioa jarri dute martxan, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Lehen Hezkuntzako ikasleei (6 eta 12 urte bitartekoak) zuzendutako lehiaketara euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna maiatzaren 31. Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendiguren Elizegik osatuko dute epaimahaia. Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa (zenbateko gordina).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo