«Hitzak hegan» poesia jardunaldiak asteartean hasiko dira
GARA | DONOSTIA
Irungo Kabigorri Ateneoak eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatzen duten «Hitzak hegan» poesia jardunaldiak asteartean hasiko dira, Asier Serranoren «Hoteleko kantu eta kontuak» ikuskizunarekin, Donostian, 19.30ean. Asteazkenean, Mariluz Secillaren txanda izango da, «Nefoé. Mujer: mala hierba»-rekin eta ostegunean Francisco Javier Irazokik «La poesía de Irazoki» aurkeztuko du. Ekitaldiak igandera bitartean luzatuko dira bai Irunen eta baita Donostian ere. Ostiralean, esaterako, Castillo Suarez izango da Koldo Mitxelenan.