DOMINGO DE CARNAVAL
Abian da jada aurtengo maskarada
GARA
Urtebeteko etenaldiaren ondoren, indarrez itzuli zen atzo maskarada Zuberoara, hain zuzen ere Gamere-Zihiga herrira. Hogeita hamar bat neska-mutilek ikuskizun ederra eskaini zuten, eguraldi onak lagundurik, azken zatian ekaitzak jo zuen arren. Guztiek batera bazkaldu ondoren, gorriek, beltzek, buhameek, txerreroek, txorrotxek, kantiniersak, gatuzainak... denek egin zuten dantza, jauzi eta kantu ia hiru orduz, plazan bildutako ikusleen gozamenerako. Datozen hamabi igandeetan Zuberoako beste hainbeste herritan eskainiko dute neguko inauteriaren agerraldi bikain hau, eta hamahirugarrenean Hegoaldean izango dira, Hondarribian hain zuzen ere.