Damasko atzerriko oposizioaren buruarekin biltzeko prest dago
Adiskidetze Nazionaleko ministroak adierazi du Gobernua prest dela oposizioaren buruarekin, Moaz al Khatibekin, biltzeko. Bilkura «atzerriko edozein hiritan» egitea proposatu zuen. Bestalde, talde armatuek aireportu militar bat kontrolpean hartu zuten Siria iparraldean.
GARA | DAMASKO
Baxar al-Assaden Gobernuko Adiskidetze ministro Ali Haidarrek atzo iragarri zuenez, prest dago Siriako Iraultzaileen eta Oposizio Indarren Koalizio Nazionalaren buruarekin, Muaz al Khatibekin, biltzeko. «Atzerriko edozein hiritan elkartu gaitezke elkarrizketa nazionalaren prestaketa lanak eztabaidatzeko», gaineratu zuen. «Elkarrizketa legebiltzarrerako eta lehendakaritzarako hauteskunde libreak antolatu ahal izateko tresna da. Hori izango da, alegia, mahaian eztabaidatuko dugun gaietariko bat», zehaztu zuen «The Guardian» egunkari britainiarrari eginiko adierazpenetan.
Haidarren hitzetan, hauteskundeak «negoziazio prozesu baten ondorio izan behar dira, eta ez aurre inposizio bat. Elkarrizketa ez da boterea esku batetik bestera pasatzea. Hori ez dugu onartuko».
Hori da Gobernuak eman dion lehen erantzun formala Al Khatibek pasa den astean egin zuen elkarrizketa eskaerari. Faruk al Xara presidenteordearekin mintzatzeko prest azaldu zen Al Khatib. Siriako Kontseilu Nazionalak, ordea, elkarrizketa ororen kontra egin zuen, eta garaipena armen bidez lortuko dutela plazaratu zuten matxinoek.
«Norekin hitz egin behar dugu orduan? Muturreko pentsamendua izateaz gain, odolean, heriotzan eta terrorismoan besterik pentsatzen ez dutenekin? Edo, elkarrizketari uko egiteko aginduak atzerritik jasotzen dituzten taldeekin, balizko elkarrizketa batek Siria ahultzeko dituzten egitasmoei kalte egingo dielakoan?», galdetu zuen Haidarrek.
Elkarrizketari bidea zabaltzeko arrazoiei dagokionez, Al Khatiben jarrera aldaketa, nazioartean egon diren mugimenduak eta arlo militarrean aurrerapausorik ez egotea aipatu zituen.
«Bi aldeetan muturreko jarrerak daude. Baina, nire ustez, alde bakoitzaren %80 konturatu da garaipen militarra ez dela posible. Siriako Armada Askearekin harremanetan nago. Lehen, `egun gutxi barru Damaskon sartuko gara' zioten. Orain ordea, `nazioarteko komunitatea bere interesen mesedean matxinoekin jolasean' ari dela uste dute. Gure Armada garaitzeko ezintasunaz jabetu dira», adierazi zuen Haidarrek.
Al Khatibekin bilera non egin daitekeen galdetuta, Europar Batasunak Al-Assaden Gobernuaren ministro izateagatik hainbat herrialdetara bidaiatzeko debekua ezarri diola gogora ekarri zuen. «Dena den, Geneva horretarako leku aproposa izan daiteke», helarazi zuen.
Hori bai, «elkarrizketa nazionala Sirian bertan egin behar da, nazioaren duintasunari dagokion zerbait baita». Damaskori iheslarien pasaporteak eguneratzeko eskatu dio. «Barne Ministerioak arauak lausotzea erabaki du, ihes egin dutenen etorrera errazteko. Agiriak ez dituztenei ere sartzen utziko die. Ez dizkiot inori ateak itxi nahi. Guztiei etortzeko gonbidapena luzatzen diet. Hitza ematen diet ez dutela arazorik izango Sirian sartzeko, edo irteteko, hala nahi badute», nabarmendu zuen.
Bestetik, matxinoek aire base bat kontrolpean hartu zuten Raqa hirian, iparraldean. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak esan zuenez, 40 soldadu hil edo zauritu zituzten, eta borroka hegazkinak eta munizioak hartu zituzten. Iturri militarrek AFP agentziari jakinarazi ziotenez, «jada erabilgarria ez den munizioa besterik ez» zegoen bertan.
«La verdadera revolución ha terminado. Hemos sido traicionados», afirma sin ocultar su amargura Abu Mahmud, un respetado líder de una unidad rebelde conformada por 35 hombres en la localidad de a Atmé, en el noroeste de Siria. «Nuestra bella revolución ha sido confiscada por ladrones y corruptos», subraya apuntando el dedo acusador hacia ciertos comandantes del Ejército Sirio Libre, que «se han enriquecido descaradamente mientras los verdaderos revolucionarios mueren en el frente».
Disgustado con estas actitudes, Mahmud saca su kalashnikov «solo a pasear por la montaña». Su desencanto refleja un sentimiento cada vez mayor en la zona rebelde. Muchos de los que empuñaron las armas contra el régimen de Bashar al-Assad, están dejando la lucha armada hastiados de tanta corrupción.
«Aquellos que se dicen comandantes, nos envían a morir al frente y se quedan en la retaguardia para hacer dinero. Luego vienen al frente a robar, nunca a luchar. Y, sin embargo, son ellos quienes están a la cabeza de la rebelión», se queja. «Adonde quiera que van, roban todo lo que pueden, o bien para quedárselo o bien para venderlo ilegalmente en Turquía». Hervé BAR
Baxar al-Assad presidentearen aldekoek manifestazioa deitu dute datorren astearterako Damaskon, «terrorismoaren kontrako erresistentzia» lelopean.