GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazteriaren egoerari buruzko azterketa burutu du Garapen Kontseiluak

GARA | BAIONA

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak gazteen egoerari buruzko hiru urteko ikerketa egin eta gero, aho batez bozkatu zuen txostena urtarrilean. Ikerketaren emaitzez gain hainbat proposamen aurkeztu zituen atzo, Estatuari eta beste erakunde publikoei jarrai ditzatela eskatuz.

Hamabost eta hogeita hamar urteko gazteak biztanleriaren %16 dira. Portzentajea txikitzen joan da, nahiz eta azken hamar urteetan jaitsiera moteldu egin den.

Bost erronka zerrendatu dituzte txostenean: gazteak atxiki eta erakartzeko baldintzak sortzea, tokia eskaintzea bizitza publikoan, egoera zailean direnen jarraipena ez hausteko baldintzak sortzea, eskualdeak eskaintzen dituen aukerekin sentsibilizatzea eta gizarte politikak gazteei zuzentzea. Horretaz gain, hamalau proposamen egin dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo