TELEBISTA
Europari buruz arituko dira Hamaikako «A-tik Z-tara» saioan
Hamaika Telebistako «A-tik Z-tara» saioan Europar Batasunaren etorkizunari buruzko hausnarketa egingo dute. Pasa den astean 27ko agintariek hurrengo zazpi urteetarako aurrekontuak adostu zituzten. XXI. mendeko Europaz hitz egiteko tartea ere izango da saioan. Mahai-inguruan ondoko solaskideak izango dira: Isabel Aspe-Montoya Euro- bask Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko zuzendari teknikoa, Mikel Reparaz kazetaria eta Iñigo Bullain EHUko irakaslea. «A-tik Z-tara» saioa Ane zabalak aurkezten du eta gaur, 22.30ean, hasiko da.