GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herrien zorrak ordaintzeko Udalkutxa erabiltzea proposatuko du EH Bilduk

Bizkaiko zenbait herrik dauzkaten zor ikaragarriei aurre egiteko, Aldundiaren esku dagoen Udalkutxako ezustekoen kontua erabiltzea proposatuko du koalizioak gaurko bilkuran. EAJri, Bizkaiko udalen finantzazioari dagokionez, guztiekin berdin ez jokatzea leporatu zion.

p014_f01.jpg

Mikel PASTOR | BILBO

Bizkaiko zenbait udalerrik dauzkaten zorrei aurre egiteko, Bizkaiko Aldundiaren esku dagoen Udalkutxaren ezuste funtsak erabiltzea proposatu zuen atzo EH Bilduk. Ekimena arauz besteko proposamen gisa aurkeztuko du koalizioak gaur Gernikan izango den Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran.

Joseba Gezuraga EH Bilduko legebiltzarkideak hartu zuen hitza lehenik, zenbait udalen egoeraren gaineko laburpena egiteko. Berak azaldu zuenez, gaur egungo egoera kaskarra «aurreko legegintzaldietan hartutako erabakien ondorio zuzena» da, erabaki horien gainbegiralea «Bizkaiko Aldundiak izan beharko lukeela» nabarmenduta.

Hortaz, Jose Luis Bilbaok zuzentzen duen instituzioak egoeraren «ardura nabarmena» daukala baieztatu zuen, eta arazoa konpontzeko irtenbideak bilatzeko eskatu zion.

Aldundiak, oraingoz, zenbait herriri, Urduñari edo Dimari kasu, dauzkaten zorrak ordaintzeko banketxeei kredituak eskatzeko proposamena egin die. Gezuragaren esanetan, neurri horrek ez du arazoa konpontzen: «Aldundiak planteatu diguna egitea petatxua jartzea baino ez litzateke izango. Egoera honetara, besteren artean, bankuen kredituek ekarri gaituzte, eta, hortaz, arazo estrukturalean berriro erortzea litzateke bide hori irekitzea».

Halaber, udalerria nork gobernatzen duen, Aldundiak erabilitako irizpide ezberdinak ere kritikatu zituen legebiltzarkide independentistak. Azaldu zuenez, Bakioren eta Alonsotegiren kasuetan, biak ala biak jeltzaleen eskuetan dauden udaletxeak, bestelako alternatibak bilatu dituzte. Hala, Bakioko udal gobernuari 2 milioi euro eman zizkion Bizkaiko Aldundiak Txakolingunea eraikitzeko, eta 3,2 milioi Alonsotegiri, teorian etxebizitzaren promoziorako. Bi kasuetan, diru hori gastu arruntetarako erabili da.

Bilduk gobernatzen dituen beste udalekiko jarrera, ostera, bestelakoa izan da. Urduñak, esaterako, Urduñaberri sozietate publikoko akzioak erostea eskaini zion Aldundiari, zorrak kitatzeko, baina honen ezezkoa jaso zuen, Karlos Arranz Urduñako alkateak berak azaldu zuenez.

Beste alternatiba, Udalkutxa

Kritika horien ostean, alternatibak planteatu zituen koalizioko kideak. EH Bilduren alternatiba Aldundiaren esku dagoen Udalkutxarekin lotuta dago zuzenki. Gezuragak azaldu zuenez, kutxa horren zati bat, 5 milioi euro, ezustekoetara bideratua dago. Kontu sail hori zabalduz udalak finantzatzea planteatzen du koalizioak.

Proposamen horren alde, aurreko urteetan ezustekoen kutxa izugarri handitu dela argudiatu zuen legebiltzarkideak. Iaz, esaterako, aurrekontuetan 5,3 milioikoa zen kontua 23 milioira handitu zen. EH Bilduren proposamenean, igoerak ez litzateke horren handia izango. Bozeramaileek adierazi zutenez, 15 milioira zabaltzearekin nahikoa litzateke udalak laguntzeko, 10 milioiko igoerarekin.

Laguntza horiek, gainera, ez lirateke galerak izango, maileguak baizik, koalizioak argi utzi zuenez: «Jasotako dirua zenbait urteren buruan bueltatzera konprometituko lirateke plana onartzen duten herriak».

Los municipios guipuzcoanos dispondrán de 25,2 millones más

La subida de la recaudación fiscal en 2012, una «gestión prudente» y el incremento de la participación de los ayuntamientos en los tributos concertados -el coeficiente ha pasado del 57% en 2011 al 57,5% en 2012- permitirá que los municipios de Gipuzkoa perciban del Fondo Foral de Financiación Municipal (Fofim) 25,2 millones más que el año anterior, lo que supone un aumento del 7,1% respecto al ejercicio anterior. En 2011 se destinaron 355.951.450 euros, mientras que en 2012 la cantidad ha sido de 381.223.760 euros.

Itziar Miner, directora foral de Política Fiscal y Financiera, se reunió ayer con representantes municipales para explicarles la situación. Los ayuntamientos tendrán que afrontar una devolución de 13,4 millones de euros. «Si comparamos la situación con la que se vivió el ejercicio anterior, que tuvieron que afrontar una devolución de 50 millones, podemos decir que estamos en una situación bastante mejor», indicó. La Diputación aceptó la propuesta de la mayoría de los alcaldes de realizar la devolución de este año en cuatro plazos , ya que «no es una cantidad muy importante pero desde el año 2009 hay devoluciones pendientes -33 millones de euros- y el último plazo corresponde al ejercicio 2013».

Miner, junto con el diputado general, Martin Garitano, y la diputada de Hacienda, Helena Franco, acudió a las Juntas Generales para informar respecto a lo tratado en la reunión del Consejo Vasco de Finanzas del día 13. Franco indicó, respecto a la financiación municipal, que los cálculos iniciales estimaban una devolución de unos 23 millones, frente a los 13,4 millones finales. Imanol INTZIARTE

AURREKARIAK

Iaz, Udalkutxako ezusteen kontua 5,2 milioi eurotik 23 miliora zabaldu zen. EH Bilduren proposamenean, aurtengo aurrekontuetako 5,5 milioiak 13-15 milioi izatera pasako lirateke, udaleei mailegu gisa emango litzaiekeena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo