GARA > Idatzia > Kultura

Asier Otamendi Arabako finalean eta Nafarroan finalaurrekoak erabakita

p041_f01_46x64.jpg

GARA | GASTEIZ

Izarran jokatu da asteburuan Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa eta Asier Otamendik lortu du finalerako txartela, 328 punturekin. Horren atzetik horrela gelditu zen sailkapena: Serapio Lopez (301,5 puntu), Juan Mari Juaristi (288,5), Orlando Arreitunandia (284), Felipe Zelaieta (281) eta Rikardo Gonzalez de Durana (260).

Bigarren finalaurrekoa larunbat honetan jokatuko da Aramaioko kultur etxean, 18.00etan hasita. Bertan izango dira Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibil. Azken finalaurrekoa, berriz, martxoaren 2an ospatuko da Dulantzin. Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza arituko dira, martxoaren 16ko finalerako sailkatzeko ahaleginetan.

Oskar Estanga zuzenean

Nafarroan, berriz, azken kanporaketa jokatu zen asteburuan Zubirin. Bertan Oskar Estangak eskuratu zuen lehen postua 316,5 punturekin. Oso gertu izan zuen Ander Fuentes Itturri, 314,5 eskuratuta. Gainerako bertsolariak honela sailkatu ziren: Joxema Leitzak 304,5, Iban Garrok 297, Ainhoa Aranburuk 283 eta Unai Uberetagoenak 274.

Horrenbestez, erabakita gelditu dira Nafarroako finalaurrekoak. 18 bertsolarik kantatuko dute hiru saiotan banatuta. Martxoaren 2an, Atarrabiako kultur etxean izango dira Julio Soto -iazko txapelduna, orain ekingo dio txapelketari-, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza. Martxoaren 3an, Etxarri Aranatzen jardungo dute Eneko Lazkozek, Xabier Silveirak, Jon Barberenak, Eneko Fernandezek, Ander Fuentes Itturrik eta Josu Sanjurjok.

Finalerako zortzikotea Elizondon erabakiko da martxoaren 9an: Migel Mari Elosegi Luze, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo