GARA > Idatzia > Kultura

ARGITALPENAK

Euskal Antologiak saileko bi ale eta «Katu jendea»ren itzulpena eman ditu Etxeparek

Euskal literatura eta bere egileak mundu zabalean ezagutarazteko asmoz, Euskal Antologiak saila abiatu du Etxepare Institutuak eta lehen bi aleak aurkeztu ditu: «Euskal narratiba garaikidea» eta «Egungo euskal haur eta gazte literatura». Egungo «euskal idazleen printza bat» biltzen da horietan, «ez da zerrenda huts bat», azaldu zuen Marijose Olaziregik, sailaren zuzendariak. Biografiak, sariak, itzulitako lanak, webguneak eta liburu esanguratsuen lehendabiziko zatia ageri dira. Bestalde, Eider Rodriguezen «Katu jendea» liburua bost hizkuntzetara itzulia aurkeztu dute Euskal Sortzaileak sailean. EIZIEk iaz antolatutako «Idazlea itzultzaileen lantegian» tailerreko emaitza da honakoa, hiru egunez UPPA unibertsitatean egindakoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo