GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Espioitza kasu bat, beste bat, seguru asko ematen duen baino nahasiagoa

Metodo 3 detektibe agentziaren miaketa eta lau detektiberen atxiloketak hain ohikoak diren espioitza kasuetako baten inguruko nahastea agerian jarri du. Ez dago batere argi nor dagoen entzuketen atzean, aitzitik baizik. Oraingoz, kaltetuenaren izena baino ez da gauza segurua: Jordi Pujol Ferrusola, haren bikotekide ohiaren eta Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidentearen arteko solasaren entzuketa dela-eta. PPko kideak grabazioak berak eskatu izana ukatu, eta kontrakoa diotenak auzitara eramango dituela esan zuen atzo, agentziako detektibe batek solasa grabatzeko eskatu zuena Sanchez-Camacho izan zen «uste osoa» zuela adierazi baitzuen. PSC eta CDC ere jarri dituzte grabaketen atzean, nahastea areagotuz, eta Josep Antoni Duran i LLeida CiUren eledunak Inteligentzia Zentro espainiarraren (CNI) eta Metodo 3 agentziaren arteko harremana argitzeko eskatu du. Bartzelonan vox populi da CNIren presentzia gero eta handiagoa, batere arraroa gertatzen ez dena. Aukera asko eta galdera asko espioitza arma politiko gisa erabiltzeko tradizio handia duen estatu batean, kasu guztietan horrenbesteko zalaparta eragin izan ez badu ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo