GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

500 eta 560 kiloko txapelak banatuko dira Abadiñoko probalekuan

J.L.

500 eta 560 kiloko txapelak banatuko dira gaur Abadiñoko probalekuan. Ekinaldia 17.00etatik aurrera jokatuko da.

560koan mutilak arituko dira eta zortzi talde lehiatuko dira. Jardunaldi bakarrera jokatuko da, eta gaur erabakiko da dena. Abadiño, Baiona, Basaburua-Imotz, Ibarra, Iparralde, Ñapurrak, Sokarri eta 6 Conceyos taldeek hartuko dute parte. Orain artekoa ikusita, Ibarra eta Abadiño aterako dira irabazteko faborito.

500 kilokoan neskak arituko dira, eta gaur hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute. Ibarrak abantailatxo bat hartuta dauka, eta txapela lortzeko aukerarik handienak ditu. Horretarako, Bizindarri irabazi eta Badaiotzekin berdintzea nahikoa izango luke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo