GARA > Idatzia > Euskal Herria

EGK-k betoa jarri diela salatu dute Ernaik eta Gazte Sahararren Ligak

GARA |

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sarrera eragotzi diela salatu zuten atzo Ernai eta Gazte Sahararren Liga erakundeek, kontseiluaren batzorde iraunkorrak hala erabakita, Ernaik adierazi zuenez.

Gazte erakundeak aditzera eman zuenez, gaur ospatuko den EGK-ko 32. batzarrean hurrengo urteetarako lehendakari kargua hartuko duen gaztea aukeratuko da. Ernaik ezin izango du asanblada horretan parte hartu batzorde iraunkorrak horretarako oztopoak jarri dizkiolako, «pisu gutxiko aitzakia burokratikoetan oinarrituz», Ernairen hitzetan.

Beto jartze hori kasualitatea denik ez dute uste gazte independentistek, «jeltzale gazteek bultzatutako trikimailua» baizik. «EGIk kontseilua Eusko Jaurlaritzaren menpe utzi nahi du. Ernaik bestelako eredu baten aldeko apustua egiten du», aldaketa horiek alboratzeko betoa jarri diotela nabarmenduz. Horregatik «joko zikina» albo batera uzteko eskatu zieten «jeltzale gazteei eta enparauei».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo