GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

txapelketa

Arabako Bertso Finala zuzenean, gaur Info7 irratian

Gaur izango da Arabako Bertsolari Txapelketako Finala Gasteizen, Printzipal antzokian. Info7 eta Hala Bedi irratien elkarlanari esker, final handia zuzenean aditzeko aukera izango dugu. Oholtza gainean arituko dira txapel beltza buruan jartzeko helburuarekin: Manex Agirre aramaioarra, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza. Lehia hasi baino ordu erdi lehenago hasiko da saio berezia, Printzipal antzokitik zuzenean, arratsaldeko bostetan. Nekane Zinkunegi eta Jon Aranburu izango dira saioaren gidariak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo